Kanpo larrosa, etxe kardu

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Sagarrondoak noiz adar-moztu edo arbatu
2024-09-30 13:03 | Arantzazu Apalategi

Egunon: gure etxeko sagastitxoa betidanik osabak zaindu izan du, eta gu ez gara asko hurbildu, bere hitzetan, "ez genekielako". Ados, halaxe zen. Guk biltzen laguntzen genion eta bere nahietara aritzen ginen. Baina osaba orain falta zaigu eta sagastitxoa kontu gehiegi hartu gabe daukagu. Nire ustez, zuhaitzen bat edo beste oso altuak daude, seguraski adarrak moztu beharrean egongo gara, ez dakit... Errezil sagarra daukagu, eta beste pinudi baten alboan, sagar gorria ere bai. Agian zeozer orokorra esan diezadakezu, edo, agian argazkiren bat bidaltzea nahiago duzu... dana dala ere, eskarrik asko, Jakoba! ARan, Ataun


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-03-25 16:29

Oraintxe da sagarrondoak inausteko sasoia. Beti gogoan izan, martxoan eta ahal izanez gero ilbeheran. Gehiegi baino gutxixeago inaustea hobe da beti. Elkar ukitzen duten adarrak, muturra ihartua dutenak, enborrean ateratzen diren altsumak eta mihurak, horiek denak kendu. Altuegiak direla eta ez moztu adarrak, hurrengo urtean altuagoak emango dizkizu. Garrantzitsuagoa da ongarriketa ondo zaintzea: urtero simaurra eman. 2 kilo/m2, eta bi urtetik behin karea, 150 gr/m2.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora