Astelehenero 8:00etan zure epostan
Egun on. Goizean eta arratsaldeko azken orduan eguzkia duen lurrean zer erein edo landatu daiteke? Argitasuna ez du falta, baina arbolak itzala egiten dute. Mila esker.
Bero handia eta eguzki asko behar duten barazkiak ezik denetatik jarriko nuke. Bero eta eguzki asko behar dutenak hauek dira: tomate handiak, piper handiak, alberjinia, luzokerra, azenarioa, tipula, leka, babarruna eta kuiak. Beraz jarri: hostoa jaten diegunak: uraza, eskarola, errukula, zerba, ziazerba, borraja, perrexila, martorria, mentak, garraiska, azak; baita azalorea eta brokolia. Neguan babak eta ilarrak. Errefautxoa, arbiak, patata, erremolatxa, marrubiak, mugurdia, ahabia eta andere-mahatsa.
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545