 
                         
                     
                    Astelehenero 8:00etan zure epostan
 Dani Blanco
                                                Dani Blanco
                                            [Jakoba Errekondo]
Hibrido multzo hau Kanariar Uharteetako bi espezieren arteko nahastetik edo hibridaziotik sortua da: Pericallis cruenta eta Pericallis lanata. Hortik hybrida izena. Hibridazio hori Ingalaterran egin zuten 1777an. Pericallis izena grekoko peri (ingurua) eta callos (ederra) hitzetatik dator. Garai batean Cineraria x hybrida bezala sailkatzen zen eta hortik zineraria izena.
Sasi-zurtoin motz batean, 20-30 cm-koan, hostoak txandakatuta, ia sakabanatuta garatzen dira. Hauek 10-20 cm-ko luzera dute, biribil-bihotz formakoak dira eta ertza horztun oxkarduna da. Gainalde berde ahula eta azpialdea biloduna dute. Loreak txikiak dira eta kapitulu-infloreszentzia osatzen dute, lore bakar baten itxura harturik. 3-8 cm bitartekoak dira eta kolore aukera ugaria dago: arrosa, gorria, purpura, zuria, horia eta nahasiak. Fruitua zipsela da eta haziak kardilaunez hornituak.
Pericallis x hybrida "Multiflora" edo "Grandiflora" 45 cm inguruko altuera eta petalo antzeko ligula ugari dituzten lore-multzoak dituzte.
Pericallis x hybrida "Multiflora nana" 30 cm inguruko altuerakoak eta trinkoak dira.
Pericallis x hybrida "Stellata" 50-75 cm-ko altuerakoa da eta petalo antzeko liguak urri dituen infloreszentziak ditu.
Zorria: landare honen arerio nagusia izerdia zurrupatuz bizi ohi den intsektua da. Banaka--banaka kendu.
Botritisa: onddo honek landarea usteldu egiten du, inguru hezeegian eraso egiten diolarik. Toki lehorragoan jarri, gutxiago ureztatu, erasotutako zatiak ebaki eta, nahi izanez gero, fungizidaz tratatu.
Tripsa: intsektu txiki mugikor honek, hostoak hozkatuz kalte larriak sortzen ditu. Hostoek zilar-kolorea hartzen dute. Intsektizidaz tratatu.
Euli zuria: hostopean, izerdia zurrupatzera biltzen dira euli zuri txikiak multzo ugaritan. Intsektizidaz tratatu.
Aire-korronteetatik urrundu.
Hotza maite du. Beraz, berogailuetatik eta zuzeneko eguzkitik urrundu. Baina kanpoan bada, kontuz izotzarekin, babestu.
Hostaila sekula ez busti; ezta ureztatzean ere.
Gaitz eta izurrite, aurkari guztiek erraz erasotzen dioten landare ahula denez,erosterakoan ondo miatu, gaitz edo izurritze arrastorik ba ote duen.
Loraldi motza duenez, lore-begiak itxita dituen landarea erosi.
Loraldian ur asko ASKO behar du. Hala er, lur ur-asean laster hilko da. Beraz, lur arina, azkar drainatzen dena behar du.
Loraldia sumatutakoan egin beharreko ongarriketa ez ahaztu.
Argia behar du, baina sekula ez eguzki galdatan.
 7-13℃ artean
                    7-13℃ artean
                    
                                        Tenperatura hotza behar du 7-13ºC, gehienez 15ºC. Bat-bateko tenperatura gora-beherek hondatu egiten dute.
Lurrari heze eutsi, baina ito gabe; bestela usteldura onddoek laster erasotuko baitiote. Hostaila ez lainoztatu eta ureztatzean ere ez busti. Azpiko platerrak ureztatzea da onena.
Loraldi motza baina oparoa duenez, lore-begiak azalduko direla sumatu orduko ugari ongarritu, ureztaketa urari ongrri likidoa gehituz. Minda gehitu daiteke, simaurrarena edo luarrarena.
Maiatza-uztailean, negutegi hotz batean (13ºC) haziak erein, hondarra-lurra nahasten.
EMAN HARTURAKO:
                        Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
                        20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
                        bizibaratzea@bizibaratzea.eus
                        +34 943371545
                    
 
 
                     
                 
                     
                     
                    