Asteroko buletina
Urtarril hotza, neguaren bihotza
Dani Blanco

Txinako arrosa

Hibiscus rosa-sinensis

[Jakoba Errekondo]

Txinako arrosa Asiako ekialde tropikaletik datorrela esaten da. Bere izenak, "rosa-sinensis", esan nahi du txinatarra dela. Baina bere jatorri zehatzari buruzko zalantza asko dago. "Hibiscus" malbaren edo ziguinaren grekoko izena da eta oso hurbileko den genero honi Linnaeus-ek ipini zion izena. Malaysiako lore nazionala da. Bere lore handia hegazti nektarzaleen gustukoa da. Desagertzeko arriskuan dagoen Papilio honereu tximeleta, Amerika guztiko handiena, lore horretan elikatzen dela ezaguna da. 

Deskribapena

Jatorrizko tokietan zuhaixka den hau loreontzi egokian 2 m arte hazi daiteke. Hostoak 15 cm inguru luze, arrautza formakoak, oiheski horztunak, berde biziak eta txandakatuak dira. Lore handiak, 10-15 cm-koak, bost petalodunak, gorri bizi ikusgarriak eta usainik gabekoak. Landare eta hibrido mota asko dago, loreak sinpleak (petalo maila bakarreko koroak) edo lore bikoitzak (geruzetako koroak) zuriak, horiak, laranjak, gorri ilunak edo arrossak ematen dituztenak. 

Barietateak

Hibiscus rosa-sinensis "Josy" Hosto eta lore handia arrosa kolore biziko sinplea du. 

Hibiscus rosa-sinensis "Rosali" Lore handi arrosa kolorekoa du, sinplea. 

Hibiscus rosa-sinensis "Hanna"  Lore handi laranja sinplea du.  

Hibiscus rosa-sinensis "Broceliande" Lore laranja-izokin kolorekoa du, erdia ilunagoa duena eta sinplea. 

Gaitzak eta izurriteak

Armiarma gorria: landarean, nonahi aurki daitekeen armiarma txiki eta gorri-gorria da. Izerdia zurrupatuz hostoak horiztatu, zimeldu eta erorrarazten ditu. Hostoak maiz ihinztatzea da prebentziorik onena. 

Zorria: hostopean, kimu berrietan eta landarearen zati samurrenetan izerdia zurrupatuz bizi ohi da. Banaka-banaka kendu.

Euli txuria: hostopean biltzen diren euli txiki txuri eta ugariak dira Izerdia zurrupatzen dute. Hostoak maiz ihinztatzea da prebentziorik onena. Intsektizidaz tratatu. 

Trikimailuak

Kontuz haize-korronteekin.

Tenperatura gora-beherak jasangaitzak gertatzen zaizkio. Loraldia eta baita hostaila ere, zapuztu egiten zaio.

Neguan hotzetik eta udan berotik urrundu.

Lura erabat lehortzen bada hil egingo da. 

Udaberriro kimatau (lurrazaletik 15 cm ingurua). Landare mardula izaeko beharrezkoa da. Horrela 20 urteko landare moztaka eta ederra izan dezakegu loreontzian.

Hostaila lainoztatzea ez ahaztu.

Etxeko toli argitsuenean jarri. 

Barrukoa
Kanpokoa
Argia

Etxe barruan loratzen diren landare gehienen antzera argi asko behar du. Uda partean ezik, eguzkietan egon daiteke. Neguan ezik, kanpoan gustura biziko da, baina  kontuz, eguzki-galdatan ez jarri. 

Tenperatura
termometroa 15-20℃ artean

15ºC inguruan ederki bizi ohi da. Neguan sekula ez eduki 12ºC-tik behera. Udan bero handitik urrundu. 

Ureztaketa

Neguan lurra heze eusteko adina ureztatu. Udan ugari, lurrazala lehortu ahala. Hostaila maiz lainoztatu, batik bat lore-begiak ageri direnean. 

Ongarriketa

Maiatza-iraila bitartean, hilean behin, ureztaketa urari ahula gehitu. 

Ugalketa

Udaberri amaieran edo udan zurtoin aldaxkak landatu, lurra epel eta inguruko airea heze eutsiz. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora