Asteroko buletina
otsailean, katuak ere arrain eskean.
Dani Blanco

Orein handi adarra

Platycerium bifurcatum

[Jakoba Errekondo]

Australiatik et Polinesiatik dator. "Platycerium" grekoko "platys" (zabal edo irekia) eta "keros" (adar) hitzetatik dator. Landarearen itxura aipatzen du, alegia. "Bifurcatum" hitzak hostoa bi zati nagusitan banatzen dela dio. Orein handi adar izenak ez du argibide askoren beharrik: haren adarren tankera dute landarearen hostoek, hobe esanda hororriek. Garoaren familiakoa da eta espora bidez ugaltzen da. 

Deskribapena

Platycerium, hostaila iraunkorreko garo edo iratzea da. Epifitikoa da. Beraz, naturan beste landareen gainean bizi da. Berez landare multzo bat da, bakoitzak bere hosto desberdinak emango dituena. Hosto antzeko hostorriak ditu; bi eratakoak. Batzuk, antzuak eta landarearen euskarri direnak, sinpleak eta bata bestearen gainean bilduak dira; adar baten edo hondakin organikoen inguruan garatuak. Hauek batetik eurtsi eta bestetik landarearen elikadura ziurtatu egiten dute, hildako hostoak eta gainerako hondakinak bilduz. Hauek, uhinkatuak edo pitin bat gingildunak dira; gaztetan makurtuak eta 15-30 cm zabalekoak. Besteak emankorrak orein handiaren adarren antzekoak dira. Zabalak eta zintzilakuak. Oinean falka formako edo kuneiformeak dira eta puntarantz dikotomikoki adarkatutakoak.  Berde-minak dira. Frondearen azpialdean, ugaltzeko esporak garatzen dira esporangio arreetan. Beraz, eta iratzea denez, ugaltzeko ez du lorea-fruitua-hazia zikloa garatzen, hau d, ez du lorerik. 

Barietateak

Orein handi adar barietate ugari dago eta ohikotik kanpo aleren bat eskuratzeko zaleen bildumen artean arakatu beharko duzu. Hona gutxi batzuk:

Platycerium bifurcatum "Celebes Island" Hosto emankorrak motzak eta tenteak ditu. 

Platycerium bifurcatum "Netherlands" Hosto emankor luzeen muturrak tentetu egiten dira eta kizkurtu.  

Platycerium bifurcatum "Forgii" Hosto emankoren muturrak estu eta luzeak ditu. 

Platycerium bifurcatum "Electrofolia" Hosto emankor handiak ditu eta bakoitzak 18-24 mutur ditu.  

 

Gaitzak eta izurriteak

Kotxinila: hostorrian itsatsita, izerdia zurrupatuz bizi ohi den lapa antzeko oskola duen intsektua da. Mutur zorrotza duen orratz edo labana batez kendu. 

Trikimailuak

Hostorriak argizari edo iletsua dirudien... estalia du. Hori landarearentzat behar-beharrezkoa da. Beraz, ez garbitzeko ez beste ezertarako landarea ez da igurtzi behar; estalkia kenduz gero berehala hilko bailitzateke. Garbitzeko brotxa biguna erabili.

Eguzkitan edo ingurune bero eta lehorregian badago, hostorriak lehenengo horitu eta gero erori egingo dira.

Tenperatura hotzekin (7ºC-tik behera) hil egingo da.

Landarearen oineko lur-hondakin organikozko nahasteari lehortzen ez utzi. Bestela, hostorriak arretu eta erori egingo dira.

Zintzilikari gisa erabil daiteke. 

Barrukoa
Kanpokoa
Argia

Argitasun handia behar du, baina eguzkitan sekula ez eduki. 

Tenperatura
termometroa 15-20℃ artean

Epeltasuna maite du. Negu partean 10ºC-tik behera sekula ez eduki, eta udan 24ºC-tik gora ere ez. 15-20ºC bitartean edukitzea da egokiena. 

Ureztaketa

Astean behin urez betetako ontzira sartu loreontzia edo landarearen euskarria eta minutu batzuetan eduki. Ondoren xukatu eta zintzilikatu. 

Ongarriketa

Ez da beharrezkoa.

Ugalketa

Garo edo iratzeak lorerik gabeko landareak direnez, ez dira hazitik ugaltzen. Horretarako frondopean esporak garatzen dituzte. Etxean espora bidez ugaltzea oso zaila da, baina udaberrian ereinez saia zaitezke. Bestela, eta ahal bada, zatitu. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora