Asteroko buletina
Eguzkiak sanjuanetan dantza.
Dani Blanco

Klibia

Clivia minata

[Jakoba Errekondo]

Hegoafrikako Natal inguruko baso lehor eta beroetatik dator, baita Eswatinitik ere. Clivia izena,, Charlotte Florentina Clive, Northumberland-go dukesari zor zaio. Bere lorategian loratu zen lehen klibia Ingalaterran. "Miniata" hitzak cinabrio kolore gorria adierazten du. Hori da bere lorearen ohiko kolorea. Gaur egun badira lore horiak, arrosa kolorekoak eta abar ematen dituzten klibiak. Hazten erraza da eta sona handiko landarea da. Kanpoan barruan baino asko hobeto bizitzen da. 

 

Deskribapena

Landare iraunkorra da. Plano batean garatzen diren hosto luze eta berde ilunak ditu. Zain lodi eta zukutsuak ditu. Egoki kontu eginez gero, urtero loratzen da. Lore multzo laranja deigarria du, hosto artetik sortzen den txorten luze eta tente baten gainean. 

Barietateak

Clivia miniata Arrunta, hosto berdeak eta lore cinabrio gorriak ditu. 

Clivia miniata "Striata"  Hosto berdeetan luzetarako orban laruak ditu. 

Clivia miniata "Citrina"  Lore horiak ditu. 

Clivia nobilis Lore gorriztak ditu. 

Clivia x crytanthiflora  Lore arrosak ditu. 

Gaitzak eta izurriteak

Armiarma gorria: izerdia zurrupatuz, hostoak horiztatu, zimenldu eta erorrarazi egiten ditu. Hostaila maiz lainoztatzea da prebentziorik onena. 

Kotxinila: izerdia zurrupatuz, hostoetan itsatsirik bizi ohi den lapa antzeko intsektua da. Alkoholez bustitako kotoi batez, banaka-banaka kendu. 

Trikimailuak

Klibia urtero lora daiteke. Baita sekula lorerik eman gabe lasai asko bizi ere. Neguan hotza pixka bat sentitu behar du (10ºC inguru). Beraz, klibia loratzen ez bazaizu, negua bero igaro edo hotz handiegia izan duelako da. 

Ongarriketa oso garrantzitsua da. 

Neguan oso gutxi ureztatu.

Aire-korronteak ez ditu maite. 

Hostoak lainoztatzea gogoratu; inguruko hezetasuna ere maite baitu. 

 

Barrukoa
Kanpokoa
Argia

Argitasuna maite du. Kanpoan beti itzaletan eduki, bestela hostoak erre egingo zaizkio. Barruan leihoaren ondoan jarri, baina sekula ez eguzkitan. 

Tenperatura
termometroa 0-25℃ artean

Ondo loratzeko negu partean hotza sentitu behar du (7-10ºC), eta udan etxe barruko ohiko tenperatura. Kanpoan izotzetatik babestuta egon behar du.

Ureztaketa

Udaberritik udazkenera bitartean astean behin ondo busti, hostajea eta lurra. Neguan urriago, hamabost egunean behin. 

Ongarriketa

Hazkunde sasoian hilean bitan, ureztaketa urari ongarri likidoa gehitu. 

Ugalketa

Lepo inguruan sortzen diren altsumak kraskatuz berizi eta landatu. Landare handiak zatitu. Hazia heldu bezain pronto erein, erraz ernatzen da. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora