Asteroko buletina
Baratzezain baten hankasartzerik handienetakoa, arduradun bakarra bera dela pentsatzea da
Dani Blanco

Jasmin arrosa edo urkitz arrosa

Jasminum officinale

[Jakoba Errekondo]

Txinako mendebaldea eta Myanmar ditu jarri. "Jasminium" izena arabieraz genero hau izendatzeko erabiltzen den Yasaminetik dator eta hori pertiserako Yasameenetik, zeinak "Jainkoaren oparia" esan nahi duen. "Polianthum" hitzak lore asko esan nahi du, izan ere, landare honen loraldia izugarria izan ohi da. 

Deskribapena

Hostaila iraunkorreko birakari hau 6 m arte gara daiteke. Hostoak pareka, aurkakoak eta hiruhostoskak dira, amaierako hostoska punta meheduna da. Loreak 2 cm luze, zuriak (begian arrosak), oso biziak argi asko dagoenean, usain izugarria hedatzen dutenak, ugariak (udaberri eta uda partean), hodi formakoak eta 4-9 petalodunak (gehienak 9) dira. Baia antzeko fruitu beltzak ematen ditu. 

Barietateak

Jasminum generoa oso zabaldua dago ia mundu guztiko tropikoetan (Asia, Afrika eta Australia) 200 eta 300 espezie artean ezagutzen dira. 

Gaitzak eta izurriteak

Kotixinila: hostopean edo arban itsatsita, izerdia zurruputaz bizi ohi den lapa antzeko intsektua da. Alkoholez bustitako kotoi batez banaka-banaka kendu.

Zorria: hostopean, kimu berrietan eta landarearen zati samurrenetan izerdia zurrupatuz bizii ohi da. Banaka-banaka kendu.  

Armiarma gorria: landarearen nonahi aurki daitekeen armiarma txiki eta gorri-gorria da. Izerdia zurrupatuz hostoak horiztatu, zimeldu eta erorrarazten ditu. Hostoak maiz lainoztatzea da prebentziorik onena.  

Euli zuria: hostopean biltzen diren euli txiki, txuri eta ugariak dira. Izerdia zurrupatzen dute. Ur soilarekin maiz lainoztatuz gero alde egingo dute, ez dira gira hezearen zaleak. Intsektizidaz tratatu. 

Trikimailuak

Loreontzian lurra sekula ez lehortzea garrantzitsua da.

Udan hostaila maiz loinoztatu. Inguru hezea atsegin du, eta armiarma gorriaren eta euli zuriaren izurriteei aurrea hartzeko prebentziorik onena da. 

Negua 8-10ºC inguru mantendu behar da, bestela loraldia gal dezake. 

Udan kanpoan atera, argitasunean; eguzki-galdatan badago, maiz-maiz ureztatu.

Udaberrian luberria jarri, ongarriz ongi hornituta. 

Loraldiaren amaieran inausi, arba berrian eman ditzan. 

Barrukoa
Kanpokoa
Argia

Barruan bizi bada argia behar du. Kanpoan eguzkizalea da. 

Tenperatura
termometroa 0-30℃ artean

Neguan 8-10ºC inguru edukiz gero ondo biziko da. 

Ureztaketa

Loreontzian bizi bada lurrak beti heze egon behar du. Neguan urrixeago ureztatu, baina sekula lehortu gabe. Udan hostaila lainoztatu. 

Ongarriketa

2 edo 3 astetik behin ureztaketa urari ongarri dosi ahu bat gehitu. 

Ugalketa

Udan adar muturretatik hatutako aldaxkak landatu lur heze eta beroan. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora