Asteroko buletina
Done Meteri Zeledon, porru ereiaro on.

Huntza zuhaitza

x Fatshedera lizei

[Jakoba Errekondo]

Hibridazioaz sortutako landarea da; 1910ean Lizé Frères zuhaitz mintegian, Nantesen, Frantzian. Izenaren hasierako "x" horrek adierazten du bi genero desberdinetako landaretatik sortu zela. Ama, hazia eman zuena Fatsia japonica "Moserii" zen, eta ernaldu zuen polenaren aita huntz irlandarra zen, Hedera hibernica. Horrelakoetan genero berriari aurreko bien batuketatik sortutako izena ematen zaio, kasu honetan "Fatshedera" eta "lizei" sortu zuten tokiaren ohorez. Behin bakarrik lortu da hibridazio hori, ezin izan da berriro lortu eta ezagutzen diren landare guztiak lehen haren zatietatik sortutakoak dira.

Deskribapena

Zuhaixka sasi-igokaria da, 3 m arterainokoa. Huntz itxurako hostoak ditu, 15-35 cm zabal eta palmatilobulatuak dira, 5-9 lobulu ditu eta ertza kizkur antzekoa da. Lore berde-argiak, 5 mm-koak, ginbail edo unbela biribiletan elkartuak eta panikulak osatzen dituzte. 

Barietateak

Fatshedera lizei "Variegata" Hostoak kolore larua eta berdea nahastuak ditu. 

Gaitzak eta izurriteak

Armiarma gorria: landaren nonahi aurki daitekeen armiarma txiki eta gorri-gorria da. Izerdia zurrupatuz hostoak horiztatu, zimeldu eta erorrarazten ditu. Hostoak maiz lainoztatzea da prebentziorik onena. 

Zorria: hostopean, kimu berrietan eta landarearen zati samurrenetan izerdia zurrupatuz bizi ohi da. Banaka-banaka kendu. 

Kotxinila: hostopean edo arban itsatsita, izerdia zurrupatuz bizi ohi den lapa antzeko intsektua da. Alkoholez bustitako kotoi batez banaka-banaka kendu. 

Onddoak: inguru heze eta ospeletan botritisa tankerako onddo kaltegarriak gara daitezke. Loreontziko lurra lehorrago mantendu. 

Trikimailuak

Argi asko badu, landare mardulago izango da.

Kimu berriak ugari-ugari kimatzen bazaizkio hostaila trinkoagoa eta osatuagoa izango du.

Inguru hezea atsegin du (toki ospel edo laiotzik ez), beraz, maiz lainoztatu. Lehorrean, laste hasiko dira hostoak zimurtu eta erortzen. 

Hostoetako hautsa oihal heze batekin igurtziz kendu.

Arba zaharrak ere inaus daitezke landarea beheragotik edo ipurdi-ipurditik berritzeko. 

Barrukoa
Kanpokoa
Argia

Argi asko behar du, nahiz eta erdi itzalera ere ohitzen den.

Tenperatura
termometroa 7-20℃ artean

Beroa baino freskura nahiago du. Neguan 2ºC-tik behera ez eduki. 

Ureztaketa

Udaberritik udazkenera erruz ureztatu. Neguan urrixeago. Hostaila maiz lainoztatu. 

Ongarriketa

Apirila-urria artean 2-3 astetik behin ureztaketa urari ongarria gehitu. Batik bat nitrogenoa (N) duen ongarria erabili

Ugalketa

Udan muturreko aldaxkak lur hezean landatu. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora