Done Emeteri Zeledon, porrua ereiteko aro on.

Trumonira eta apaizaren lizarra

Hemen da urte guztiko marraka. Urteari geratzen zaion erdia eguna moztu eta moztu izango dugu. Esaerak dio "San Joan larraka, urte guziko marraka". Damaso Intzak jaso eta Iruñean 1974an argitaratu zuen Naparroako Euskal Esaera Zarrak liburuan honela argitzen du: "San Juan larraka esaten da sanjuanetan eguraldi txarra dagonean, illun, otz samar, ez euri ta ez ateri, gari asko oraindik burutu gabe, kanpoko guzia oso atzeratua". Aurten izan da ba larraka, eta baita marraka ere, hau da, hodei-marraka edo trumoi-hotsa.

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2023ko uztailaren 05a
Ainara Riveras Irustak ateratako argazkia, Mallabiko Goitako San Joan jaietan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Trumoi-hotsaren marraka urte guztirako etorri bada, trumoi-ira edo trumonira (Osmunda regalis) ira edo garoaren premia izango dugu. Ispastergo Xabier Laka Arrizubietak ederki gogorarazi digu berak dioen eran trumoi-idaren argazkia sarean zabalduz. Doniane-ira, Jondoni Joane-iratzea, sanjuan-iratze, sanjuan-garoa eta sanjuan-ira ere esaten zaio eta ekaitzetik babesteko doniene egunean bedeinkatu behar da, eta Azkuek, apaiz katoliko izaki, honela argitzen digu nola erabili: “Ereiñotza ta trumonirea, orduko bedeinkatuta, teilla-ganean atarian erre oi dira trumoi-egunetan: urtean enparetan direanak doniane-bezperan erreten doguz”. Ereinotza edo erramua Laurus nobilis da.

Atari baratze, soro, sagasti, belaze eta abar babesteko, garoaz gain lore sortak jartzeko ohitura ere bada, sanjoan sortak. Etxe eta eskualde bakoitzean sorta osatzeko lore aukeraketa berezia da. Sendabelarrak, errituetan erabiltzen direnak, xurienak, sasoi honetan loraldi bikainena dutenak, bakoitzak bereak.

Sortetan loreez gain belarrak ere izaten dira, baita hostoak ere. Oso gutxitan baina sortaren oinean landareen lurreko buruak ere ikusi izan ditut; oraintxe jasotzeko moduan dauden baratxuria (Allium sativum) eta tipula (Allium cepa) adibidez. Ikusi Ainara Riveras Irustaren argazkia, Mallabiko Goitako San Joan jaietakoa.

Oso aberatsa da udako solstizioaren inguruko landareen gurtza, eta zaharra; amaren ama naturaren gurtza, ez galbidera beste inora ez garamatzaten beste gurtza horiek bezala, diruarena, jainkoena… Landareek behinik eusten gaituzte, haiek gabe ez ginateke.

Landareen gurtzea eta agur ona kontu zaharra izango da, bedeinkazioaren beharra gero etorriko zen; behartutako beharra, sekta hagintariaren eginbeharra. Ohikoa da atarietan lizar arbak jartzea (Fraxinus excelsior); eta ederki dakigu lizarra dela sektaren bedeinkaziorik behar ez duen landare bakanetakoa, berez da bedeinkatua. Horregatik izango dugu gure artean, elorri zuriarekin batera (Crataegus monogyna), zuhaitzik babesleena.

Gure herriko sekta katolikoko apaizak ere badu, agidanean, horren berri, apaizetxeko atarian lizar adarrak jarri baititu.

Harroputzetik artaputzera
2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea... (+)
Sagastien joeraren hipotesia
2025-07-27 | Jakoba Errekondo
Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako,... (+)
Sagastien joeraren hipotesia
2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako,... (+)
Akainen eta eulien erasoak
2025-07-14 | Jakoba Errekondo
Ekainak akainak ekarri ditu: uda iritsi da. Udaberriko egun beroetan hasten dira akainak ehizean, udako ehizaldi nagusirako hankak prestatzen. Garo arruntaren (Pteridium aquilinum) garomenetan izaten... (+)
Joan deneko usain bete ekain
2025-07-07 | Jakoba Errekondo
Eguna mozten hasten den hilabetea, ekaina. Festa aparretan gabiltza baina xorro-xorro, hau esku artean duzunerako dagoeneko hamalau minutu moztu da egun argia. Gu gure eroan,... (+)
gora