Maiatz luzeak belarrak jan.

Sagarren istorioak

192 milioi sagar 2024. urtean. Segundoero sei sagarretik gora saltzen du Britainia Handiko Tesco supermerkatu kate han ezagunak; ia 27.000 tona. Zenbaki ikusgarriak dira baina are harrigarrigoak dira bertokoak, Ingalaterrako sagarrak direla jakinda.

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2024ko azaroaren 18a
Britainia Handian gordinik jaten diren sagarren artean %50 baino gehiago Cox barietatekoak dira.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ez da harritzekoa British Apple & Pear Limited sagar ekoizleen elkarteak “2024ko sagar supermerkatu britainiarra” izendatu izana. Supermerkatu kateko zuzendari komertzial Ashwin Prasadek zera esan du: “Britainia Handiko baratzeetatik gure jendearen mahaietaraino, bezeroek bertan ekoitzitako sagar goxoak maite dituzte. Harro gaude britainiar sagargileekin lan egiteaz herrialdeari beste edozein supermerkatu baino sagar gehiago eskaintzeko". Aparteko ahalegina egin dute nekazari sagargileek dituzten premiak asetzeko; adibidez, sagastietan gero eta ugariagoak diren sagar ale handiak, gero eta handiagoak eta komertzialki desegokiak, bezeroengana hurbiltzeko kilo eta erdiko poltsa sortu dute. Datuak datu, dagoeneko Britainia Handian saltzen diren sagarren %50 baino gehiago bertokoak dira.

Joan deneko hamar urte honetan nekazariek, kontsumo elkarteek, hedabideek, administrazioek eta saltokiek lan handia egin dute horren alde, eta bertoko sagarra bereziki hurbileko eta ikusgarri bihurtu da. Asko ikertu dute sagar tipologia egokiak garatzeko; teknologia, entsegu eta barietateen hobekuntzarekin gustuko dituzten sagarren berezko mami ona hobetzeko. Dena ez da teknologia, baina. Sagar kalitate hobeko eskaintza handitu eta bermatzeko zortzi milioi sagarrondo baino gehiago landatu dituzte. Britainiarren gustukoenak diren sagar barietateen artean bi kanpotik ekarritakoak dira, biak zeelandaberritarrak: Gala eta Braeburn. Beste biak bertakoak dira, XIX. mendean sortutakoak biak: Cox’s Orange Pippin eta Bramley’s Seedling. Lehenari Cox esaten diote eta mahai sagarra edo jan sagarra da; hango Institute of Food Researchek dioenez, Britainia Handian gordinik jaten diren sagarren artean %50 baino gehiago Cox dira. Bramley’s Seedling, berriz, postreak egiteko gehien erabiltzen den sagarra da. Bien historia ederki osatua dute. Ikerketa sakonen ondorioz badakite barietate horien lehen arbola sortu zuen hazia nork erein zuen, handik abiatuta nork txertatu eta hedatu zituen, izena nork eta zergatik eman zien, noiz saltokietara iritsi ziren, noiz hasi ziren landareak saltzen eta abar.

Eta gu, Euskal Herriko sagarrekin non gaude? Tokitan! Mendeetan sagargilerik handienak izandako euskaldunok gure sagar barietateak ezagutzea ere kosta egiten zaigu. Horien historia inongo txostenetan idatzi gabe dugu oraindik. Bestetik, gure sagar jatea zein mailatan dagoen ere jakingo nuke gustura. Eta, apika larriena, nondarrak ote dira sagar horiek? Hemengo supermerkatuek zer saltzen dute? Errezil edo Ibarbi sagarraren historia eta istorioak noiz jakingo ditugu? Noiz konfirmatuko dugu Britainia Handian lantzen diren bertoko sagar barietate gehienak Euskal Herritik eramandakoen ondorengoak ote diren? Noiz inbertituko dugu geurean eta geuretzat? Identitaterako, lurrerako, historiarako, osasunerako, nekazaritzarako, ingurumenerako, eta batez ere, gure alaben alabentzako.

Nafarroako eta Lantarongo intxaurrak
2026-11-02 | Jakoba Errekondo
Duela ehunen bat aste izan zen. Urte pare bat bada Agur intxaurrondo, agur izenekoa idatzi nuela orri honetan bertan. Hartan nioen urak Atlantikora isurtzen ditugun... (+)
Asko ez da beti aski
2026-10-26 | Jakoba Errekondo
Bizi da ala hil da? Nola jakin aurtengo beroaldi eta lehorraldi gordin eta mokor hauen ondoren ihartu den arbola bat hil den ala bizi den,... (+)
Ardoa eta azukrea
2026-10-19 | Jakoba Errekondo
Ospatu beharra dago! Azkenaldi honetan ospakizuna ospakizunaren atzetik dugu inguruan. Horrelakoetan etxeko sagardoa nagusi da; dagoeneko upel, bukoi eta barrikak irakiten ari dira, hurrengo urtean... (+)
Babazaletzea
2026-10-12 | Jakoba Errekondo
Bada istilu eta nahaste-borrastea. Bada, izan ere, baba. Noizkoa ote da “baba” izena? Eta zer landare izendatzen zuen lehen hartan? Eta zer landare izendatzen du... (+)
Paisaiaren terrenteria hausten
2026-10-05 | Jakoba Errekondo
Loratu dadin negua. Uztak jasotzen ditugu neguan goseak harrapa ez gaitzan. Kalitatezko elikadurak ez gaitu soilik berdintzen, bizitzeko kilokaloriak ematen. Elikadura on batek soinetik at... (+)
gora