Imajinatzen duzunetik areago zerbait lortzearen poza sekula bizitu ez baduzu, baratze bat jarri

Irungo Udaleko talde guztiek Zaldunborda proiektua gelditzea eskatu dute

PSE-EE, EAJ, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza, EH Bildu eta PP taldeek proiektuaren inguruko irakurketa bateratua egin dute.


2019ko irailaren 27a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Irungo Udaleko talde guztiek (PSE-EE, EAJ, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza, EH Bildu eta PP) Zaldunborda proiektuaren inguruko irakurketa bateratua egin berri dute. “Zaldunborda proiektuarekin dugun desadostasuna adierazi nahi dugu”, adierazi dute bozeramaile guztiek aho batez.

“Irungo Udaletik proiektua gelditzea eskatzen dugu, badakigulako hiriko merkataritzan afekzio konponezinak eragingo dituela”. Irun merkataritza profil handia duen hiria dela nabarmendu nahi izan dute, kalitatezko eskaintza anitza duena. Zaldunbordaren irekierak “kalte konponezinak” eragingo dituela salatu dute.

Gauzak horrela, Hondarribiko Udalari bilera bat eskatu diote ordezkaritza duten talde irundar guztiek. Era berean, hiriko merkatarien iritziak eta kezkak ezagutzeko bilerak egingo dituztela jakinarazi dute. Amaitzeko, 2017ko maiatzean proiektuaren aurkako mozio bat aurkeztu zutela gogoratu dute (ahoz batez ere).

 
gora