Otsailtxo barruan, aldiz eguzkitan, aldiz sutondoan

“Next Generation funtsek abeltzaintza eredu industrial kaltegarria egonkortzen dute, aldaketa sustatu ordez”


2024ko martxoaren 01a

Euskal Herriko Greenpeace-ko kide Lorea Floresen hitzaldia da, ELA sindikatuak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak otsailean antolaturiko "Europar Batasunaren agenda berde eta digitala: Aldaketa politikoa ala lehengo lepotik burua" jardunaldien barruan.

Floresen aipu batzuk:

"Nafarroako makroetxaldeen aurkako plataforman parte hartzen dugu. Gure lana abeltzaintza industrialaren aurka aspalditik heldu da, batez ere sortzen dituen ingurumen kalteengatik, ez hainbertze hor atzean dauden enpresengatik. Nafarroan abeltzaintzaren intentsifikazio ikaragarria ematen ari da, gero eta ustiategi gutxiago daude baina gero eta handiagoak. Honen ondorioz, abeltzantza enpresa handi gutxien esku gelditzen da."

"Caparrosoko makroetxaldeak sortutako nitrato kutsadura onartzera iritsi da Nafarroako Gobernua baina Mendigorriakoa ez. Aukera dago abeltzaintza eredua aldatzeko baina, justu, Next Generation funtsak heldu dira biometanizazio planta berriak sustatzera: EAEn hiru proiekturentzat 3 milioi euro eman dituzte, eta Nafarroan sei proiekturentzat (tartean Caparrosoko makroetxaldea) 4,5 milioi euro."

"Beraiek diote biometanizazio plantek balio dutela abeltzaintza industrialak sortzen dituen ingurumen kalteak txikitzeko. Baina gu ikusten ari gara kutsadura handitu egiten dutela."

multimedia
Zer irakurketa egin azken asteetan bereziki Frantses estatuan gertatu laborari mugimenduaz?
Jende ainitz harritu da azken asteetan Frantziako Estatuan abiatu den laborarien matxinadaz. Gobernua, laborari sindikatuak, prentsa guzia aritu dira protesta horien analizatzen, iritziak ematen... Jendartearen... (+)
Mugimendu berri bat Iparralden
Txetx Etcheverryk subiranotasunaz hausnartu du David Lannes eta Nicolas Goñik idatzitako beste artikulu batetik abiatuta. Hausnarketa urrats bat harago doa eta Iparralden urriaren 10ean aurkeztuko... (+)
Burujabetza behetik gora eraikitzen da
Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidente ohi eta ELB sindikatuko kide Mixel Berhocoirigoin-en hitzaldia, ekainaren 16an Gasteizen, ELA sindikatuak antolatutako "Burujabetza nazionala eta auzi soziala" mintegian. (+)
"Klima aldaketa enplegu suntsitzailerik handiena izan daiteke"
Asbjørn Wahl sindikalista norbegiarra, klima aldaketaren erronkari modu egokian aurre egiteko sindikatuen rol garrantzitsuaz. (+)
gora