Beti pentsatu izan dut, baratze bat izatea lagun leial eta on bat izatea bezala dela

Max Brisson eta Denise Saint-Pée senatariek “ahalgea” sentitu behar dutela salatu du Cancer Colère-ek

Cancer Colère kolektiboak, Brisson biarriztar senatariaren bulego aitzinean egin elkarretaratzean, udan onartu duten laborantza larrialdiaren legearen alde bozkatu izana salatu dute. Baimentzen diren pestizidak bereziki ditu jomugan kolektiboak.


2026ko abuztuaren 31
Cancer Colère kolektiboko eri eta laborariek Max Brisson senatariaren boto-ematea salatu zuten. Debekatutako bi pestizida berreskuratu dituzte Frantzian.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Nahi dugu, Max Brisson eta Denise Saint-Pée senatariek, ahalgea eta kulpabilitea senditu dezaten”. Uztailaren 21ean laborantza larrialdiaren legea onartu zuen frantziar asanbladak, eta gauean bertan senatuak berretsi. Departamenduko Max Brisson ta Denise Saint-Pée bi senatariek 2.Duplomb legearen alde bozkatu zuten.

Legeak duela zenbait urte debekatu zituzten bi pestizida berriz baimentzen ditu. Bozka hori agro-industrien interesekoa dela salatu dute, eta herritarrak eta laborariak lanjerean jartzearen hautua egiten dutela, minbizia indartzen duen laborantza lagunduz. Gutxietsia den laborantza biologikoaren aldeko politikak behar direla azpimarratu dute. Bertan ziren laborari, edota eri direnen lekukotasunak entzun ahal izan ditugu.

 Gure Irratia
gora