Asteroko buletina
Tipula-korda deitzen zaio babaloreari.

Lurraren defentsan “Hamaika” erakusketa artistiko ibiltaria abiatuko dute Beran martxoaren 1ean

"Hamaika arrazoi lurraldea defendatzeko" izeneko erakusketa artistiko honetan, Euskal Herriko hamaika ilustratzailek parte hartu dute eta makroproiektu eolikoek kaltetutako Euskal Herriko zenbait familia eta bizilagunen hamaika testigantza ere jasotzen dira. Etxalarko Haizeak Bizirki taldearen ekimenez sortu da erakusketa eta Berako kultur etxean izango da inaugurazio ekitaldia. Jarraian, energia berriztagarrien makroproiektuez hitzaldia emango dute Joxian Jauregi (Nafarroako Energia Eraldatzen), Mikel Etxarte (NEE) eta Pablo Lorentek (Sustrai Erakuntza).


2024ko otsailaren 27a

"Artea lurraldearen defentsarako tresna gisa hartzen dugu, Bortziri eta Malerrekako haranak hainbat makroproiektu eolikorekin mehatxatzen dituzten industria berriztagarrien jarduera kriminalari eta indarkeria administratiboari erantzuteko", adierazi du erakusketaren antolatzailea den Haizeak Bizirik taldeak. Honela planteatu dute erakusketa: "Hamaika lur honetan bizi den edertasun infinituaren inbentarioa da. Dena marraztera goaz. Gertu edukitzeko, ostu ez diezaguten. Horrela ulertuko dugu ezin dugula galdu".

Inaugurazio betea

Martxoaren 1erako egitarau oparoa antolatu dute, 18:00etan hasita Berako kultur etxean. Hamaika erakusketaren barnean ikusgai egongo dira Irantzu Piquero eta José Delicadok eolikoen kontra sortutako hamaika posterrak, gai gisa dutenak: "gure lurraldea zeharkatzen duten hegaztiak". Horrekin batera, Euskal Herriko hamaika ilustratzaile hauen lanak egongo dira ikusgai: Ainara Azpiazu, Aitor Espie, Antonio Cantero, Elisabet Pérez, Higinia Garay, Iban Illarramendi, Kike Infame, Maite Mutuberria, Miren Asiain, Raisa Alava eta Ruth Juan.

Eskulturak ere ikusgai izango dira, Jokin Arman eta Iñaki Sanchezenak. Eta musika eta poesiak ere gozatu ahalko dira, Beñat Etxekolonea eta Karmele Martinen eskutik. Sormen lanez gain, Euskal Herriko hamaika testigantza ere jasotzen ditu erakusketak.

Erakusketa zabaltzeaz bat, Gatazketatik, erronkak, ikuspegiak, garaipenak mahai-inguruan arituko dira Joxian Jauregi (Erreniega salba dezagun- Nafarroako Energia Eraldatzen), Mikel Etxarte (Haize Berriak Eguesibar-NEE) eta Pablo Lorente (Sustrai Erakuntza).

Hamaika fanzinea aurkeztuko dute, EH Bizirik plataformak apirilaren 13an Azpeitian deitu duen manifestazio nazionala azalduko du eta mokadu batekin biribilduko dute arratsaldea.

Erakusketa herri hauetan barna

Erakusketa hainbat herritan izango da ikusgai datozen hilabeteetan: Beran egongo da martxo hasieran. Martxoaren 16an Enkarterriko Balmasedara joango da, eta apirilean Azpeitian egongo da, Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an deitutako manifestazio nazionalarekin bat eginez.

2x19: Intza Alkain | Pinguinoak
2024-10-14 | ARGIA
Intza Alkain aktorea etorri da aste honetan BTN saiora pinguinoei buruz hitz egitera. Ez biologoa delako edo pinguinoetan aditua, baina bai animalia hauekin dituen antzekotasunengatik.... (+)
Desazkundeari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean urriaren 21etik 24ra
2024-10-11 | ARGIA
Nafarroako Energia Eraldatzen poligono berriztagarri handien aurkako koordinadorak trantsizio energetikoa birpentsatzeko hirugarren jardunaldien deialdia da. Topaketa horietan, energiaren arazoa eta gizarte egituraren desazkundearen beharrari buruz... (+)
'Nafarroako Intxaurra' kalitate-marka sortu dute
2024-10-08 | ARGIA
'Nafarroako Intxaurra' marka kolektibo berriak Lizarraldeako, Erdialdeko eta Goi Erriberako zortzi ekoizle biltzen ditu. Kanpaina honetan 200 bat tona intxaur merkaturatuko dituzte, Nafarroan ekoizten den... (+)
Bi lagun atxilotu dituzte Itsasun eta Uztaritzen, Marieniako lurren aldeko protesten harira
2024-10-02 | ARGIA
Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu... (+)
Otsoa babesteko neurriak salatu dituzte abeltzainek Amurrion, hildako ardiak jendaurrean erakutsita
2024-09-24 | ARGIA
Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora