Asteroko buletina
Puzker handia kakagura, izotz handia elur-gura.

Labrazaren defentsan


2025eko otsailaren 17a
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko, fotovoltaiko edo goi-tentsioko linea baten mehatxupean gauden herri guztientzat ere. Oionen ustezko prebarikazio baten aitzakian egin zen osoko bilkuran baiezko batekin justifikatu ziren bozketek agerian uzten dituzte maniobra legal eta alderdikoiak, eguneroko politika egiteko beharrezko moduan onartzen direnak. Kasu honetan helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak.

Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak, haien Aixeindar enpresaren bidez, arauditik kanpo eta edonola sartuta zeuden kokapenak inposatu zituzten eta hori izan zen gainerako enpresa-korporazioei adierazi ziena bidea libre zegoela: edozein megaproiektu izapidetzen has zitezkeen, jakinik lehen erantzun administratiboa aldeko izango zutela.

Biodibertsitatearentzat enblematikoenak diren lekuetatik hasi ziren, Arkamo Mendilerrotik eta Iturrietako Mendietatik, esaterako. Biak baztertu egin ziren lehen ere, naturan duten eragina onartezina zelako. Oso larria da Eusko Jaurlaritzak eremu horiek proposatu izana, kanpoko edozein erasotatik babestu behar dituen eremuak direlako. Herrietako kontzejuen eta lurraldearen defentsaren mugimenduen aldetik espero ez zuten erantzunarekin talka egin zuten. Uste zuten laguntza nahikoa izango zutela manipulazio mediatikorako etengabeko kanpainak hedatzearekin. Eta atzera egin behar izan zuten. Administrazioko ingurumen filtroak funtzionatzen duela esateko erabiltzen dute.

"Labrazako eta Azazetako zentral eolikoak daude egun tramitazioan aurreratuen. Prozesu horietan aurkitu ditugun irregulartasun beldurgarriek judizializatzera eraman gaituzte"

Ondoren, Labrazako eta Azazetako zentral eolikoak etorri ziren, gaur egun tramitazioan aurreratuenak direnak. Prozesu horietan aurkitu ditugun irregulartasun beldurgarriek judizializatzera eraman gaituzte; kasu bietan, organo judizialak izapidetzeko onartu ditu. Aldi berean, Kanto Blanco edo Itsaraz bezalako zentralak erortzen joan dira. Azken hori, Bizkaiko Foru Aldundiaren txosten bati esker; izan ere, txosten horren arabera, ez da bateragarria mendilerro horretan dabiltzan eta habiak egiten dituzten hegazti nekrofagoak zaintzearekin. Arabako Aldundia izan zen zentral eoliko bat eta hegazti-fauna bateragarri direla baloratu zuena. Hemen ikus dezakegu zein jarrera instituzional nagusitzen ari den lege beraren aplikazioan. Lurraldeak jasaten duen babesgabetasun arbitrarioa izugarria da. Legearen balantza nahieran aldatzen duten kanpoko enpresa-interesen menpe gaude.

"Oionen udaletxetik aukera zegoen zuhurtziagabekeria hori gelditzeko. EH Bilduko zinegotzien esku zegoen. Bazeuden nahikoa arrazoi horretarako"

Kanpoko agindu horiek ez dira soilik administrazio autonomiko edo foralen bidez ezartzen. Udalen bidez ere egiten dute. Herriarengandik hurbilen dauden gobernu-egiturak abusuzko dinamika berberak errepikatzen ari dira. Oionen egiaztatu dugu orain, udaletxetik aukera baitzegoen zuhurtziagabekeria hori gelditzeko. EH Bilduko zinegotzien esku zegoen. Bazeuden nahikoa arrazoi horretarako. Horietako bat dira izapidetzeak jasan dituen irregulartasunak. Beste arrazoi bat kasuaren judizializazioa zen. Baina garrantzitsuena zen Labrazako herriak EZ esan zuela. Eta EZ horren gainetik, utzi egin diote zentralari bere bidea ematen. Kosta ahala kosta politikan jarraitu nahi duen alkate baten zorigaiztoko adierazpenak mintzo dira udalerriaren onerako erabiltzeko jasoko duten diruaz. Proposatu du, besteak beste, inguru horretan ingeleseko irakasleak lortzeko bideratzea. Zentral eolikoari BAI esatea justifikatzeko erabili duten arrazoia prebarikazioarena da, baina haiek kontra daudela diote.

Naturguneak merkataritzarako eta industrializaziorako erabiltzeko interesa duten estrategia horiek ontzat emateak babes gabe uzten gaituztela salatzen dugu, eta, aldi berean, estamentu judizialari eskatzen diogu lehenbailehen eta zehatz-mehatz iker ditzala egoera zital honetara ekarri gaituen amarruan egin ahal izan diren prebarikazioak.

2024ko otsailaren 8an esnatu ginenean dinosauroa besarkatzen ari zinen
Pertsona batzuek kapitalismoa "besarkatzen" dute, konturatu gabe arazoa sistema berean dagoela; planeta mugatu batean hazkundea etengabe bilatzean. Energia intentsiboak ekoizteko modu guztiak mundua irensten ari... (+)
Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari
Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin... (+)
Labrazako zortzi haize erroten atzetik beste hamaika etorriko dira
Arabako Mendiak Aske elkartean kezka handiz ikusten dugu Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek energia berriztagarrien hedapenean duten burugabeko jarrera, naturaren suntsipena dakarrena. Eman duten... (+)
Berriztagarrien hedapenean biodibertsitatea ezinbestekoa da
“Saia zaitez Lurra aurkitutakoa baino leku hobe bat bezala uzten”, Sidney Sheldon “Ibai nahasian, arrantzaleen irabazia”, Herri adagioa Ukrainako gerrak, kateatzen ari diren hainbat krisitatik... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora