Segurtamenak alde batera uzteko kemena eskatzen du sorkuntzak

Gipuzkoako baso zabal handi

1847an Juan Ignazio Iztuetak Gipuzkoako probintziaren kondaira liburua argitaratu zuen. Bertako bederatzigarren kapituluak izen hau du: Gipuzkoako Baso zabal andi eta zuaitz liraiñ galanten barri zuzen egiazkoa. Honela da bere hasiera: “Gipuzkoako mugape guztia da, baso edo oian galant begitango anitzekin osotoro josia, eta zuaitz mardul lirañaz ondo janzia. Berenez jaio ta aziak dira ugaritsuenak, bikañenak, eta baliorik andienekoak. Probinzia onetako lurrak bere griñaz ematen dituen zuaitzik ezagutuenak dira…”; eta izen parrasta botatzen du.

1847an, atzo, Gipuzkoan zeresana bazuten arbola eta bestelako landare mordo hori berritzeak ez digu kalte egingo. Ez da makala zerrenda! Zergatik ote datoz hurrenkera horretan? Nire iritziz, egileak garrantzitsuenetik apalenera jota idatzi zituen aurren-hurren horretan. Izenetan ere badago zer ikasia bertan.

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2023ko martxoaren 27a
Juan Ignazio Iztuetaren erretratua, Gregorio Hombrados Oñatibiak oleoz egina.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Aretxa edo haritza (Quercus robur), pagoa (Fagus sylvatica), artea (Quercus ilex), zumarra (Ulmus spp. seguruenera zumar hostozabala Ulmus glabra), agiña, hagina (Taxus baccata), lizarra (Fraxinus excelsior), ametza (Quercus pyrenaica), elorria (Crataegus monogyna), alza edo haltza (Alnus glutinosa), gorostia (Ilex aquifolium), urritza edo hurritza (Corylus avellana), lertxuna (Populus tremula), zumalikarra edo zumalakarra edo oilakarana (Frangula alnus), ezkia (Tilia spp. seguru asko ezki hostozabala Tilia platyphyllos), astigarra (Acer spp. ziur aski astigar zuria edo ostartxa Acer pseudoplatanus eta astigar arrunta Acer campestre), makala (Populus nigra), ostatxuria edo hostazuria (Sorbus aria), kurkutxa edo gurbitza (Arbutus unedo), intxusa (Sambucus nigra), ezkerraina edo ezker-aihen (otsaihena edo biera-belarra Humulus lupulus izan daitekeena, edo basoetako atxaparra Lonicera periclymenum, edo ezkerte zuria Calystegia sepium edo ezkerte beltza Convulvulus arvensis), likabra edo epurua (Juniperus communis), erika edo txilar jendea (Erica spp. eta Calluna vulgaris), elotriska edo elorri-kriska (Genista scorpius), itsasa edo isatsa (Cytisus scoparius), zurbeltxa edo zubeltza edo abaritza (Quercus cocciferaa), artanozka, gurpitxa edo gurbitza (Arbutus unedo), zamandorra edo zuhandorra (Cornus sanguinea), maalza edo maaltza edo udare makatza (Pyrus pyraster), otea (Ulex spp.), sosatsa, zumea (Salix spp.), zaika, aiena edo aihen zuria (Clematis vitalba), nekosta (Cupressus sempervirens), arantza beltza (Prunus spinosa), arantz-zuria, arkasatza edo endalaharra (Smilax aspera), txillarra, erramua edo ereinotza (Laurus nobilis), ziga (Malva sylvestris), ezpela (Buxus sempervirens), gañabera (Arundo donax), kotala, udalatxa (Sorbus x domestica), zurikotxa, friskua edo albertxikoa (Prunus armeniaca), ziurza, lekeltxorra (Pistacia lentiscus), biñorria edo beltxalia (Ligustrum vulgare), karraska, urkia (Betula spp.), otsalizarra (Sorbus aucuparia)...

Zenbat izen, zenbat jakintza! Batzuk ezin izan ditut identifikatu… Zenbat ikergai! Eta falta direnak? Gaztainondoa (Castanea sativa) non dago? Eta maspila (Sorbus torminalis)? Eta abar…

Tokitan gaude. Zenbat ezagutzen ditugu orain? Gaur egun gure jendartea egiten ari den mendiaren kudeaketa zantarraren adierazle pedagogikoa. Eta basogintzaz arduratzen direnez zer esan! Gure ondorengoak lotsatzeko modukoa.

Zelai gorrietako gorbela eta patata
2025-06-30 | Jakoba Errekondo
Belazea gorri azaltzen zen, egun batetik bestera. Gorri-gorri, gorri bizi urrutitik ikusgarri. Gorbela zen, itsas-belarra edo alga. Nekazariak itsas bazterretik bildu eta lehortzeko belazean zabaltzen... (+)
Arrosa basatiaren izen saltsa
2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren... (+)
Gaizki hezitako tomatea
2025-06-16 | Jakoba Errekondo
Ipurdia belztu egiten zaio. Tomate (Solanum lycopersicum) alea sano-sano ikusten da, landarean zintzilik, goitik behera begiratzen baitiogu. Buruz behera edo hankaz gora jarriz gero ipurdia... (+)
Gaitz terdi eta lotsa oneko nekazariak
2025-06-09 | Jakoba Errekondo
Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta... (+)
Iraultzak pobretzea dakar, motzarelo
2025-06-02 | Jakoba Errekondo
Golde” hitza “kultura” hitzetik dator. Etimologialaria ez naizenez, ez naiz, badaezpada, bidezidor horretan barrenduko, edozein sastraka edo lahardiren (Rubus fruticosus) erdian itotzeko ere… Inor edo... (+)
gora