Asteroko buletina
Urtarril hotza, neguaren bihotza

Dragoitxo arrunta eta klima aldaketa: etsaia lagun duzunean...

Euskal Herriko gune batzuetan bizilagun ezaguna dute jada dragoitxo arrunta. Nafarroa hegoaldean, esaterako, urteak daramatza (gutxienez 1980ko hamarkadatik) bertako hormetan eta etxe inguruetan gora eta behera, batez ere gau partean, argia duten inguruetan, jatena non aurkituko. Euskal Herriko kostaldean eta barnealdeko leku askotan, ordea, oraindik ere harridura sortzen duen animalia da. Etxeren batean aurkitzen den aldiro, jendearen atentzioa deitzen du. Eta ez da harritzekoa. Izan ere, dragoitxoa Euskal Herriko txoko askotara iritsi da, baina duela urte gutxi apenas ikusten zen.

Iñaki Sanz-Azkue
Iñaki Sanz-Azkue

Aranzadi Zientzia Elkarteko Natur Zientzietako kidea.


2024ko maiatzaren 14a
Dragoitxo arrunta. Argazkia: Ander Izagirre Egaña.
Dragoitxo arrunta (Tarentola mauritanica)

TALDEA: Ornoduna / Narrastia.

NEURRIA: 15 cm inguru, isatsik gabe.

NON BIZI DA? Eremu urbanoan, batez ere.

ZER JATEN DU? Ornogabeak.

Dragoitxo arruntak gauza zaila lortu du: etsaia lagun egin du. Klima aldaketak eragin dituen neguen berotzeak baliatu ditu aurretik konkistatu gabeko eremuetan gelditzeko, eta hala, egun jada bertako espezieen artean bat gehiago da; neguak igarotzeaz gain, leku askotan ugaldu ere egiten dela ikusi baita. Urte gutxian ikustea ia ezinezkoa izatetik, populazio egonkorrak izatera igaro da euskal kostaldean. Dragoitxoa gelditzeko etorri da.

Etorri da, bai, baina nola etorri den ere interesgarria da, dragoitxoa hobeto ezagutu nahi duenarentzat. Gekoen taldeko narrasti txiki honek bai baitu ezaugarri bereizgarri eta harrigarri bat. Horman gora eta behera ibiltzeko ikaragarrizko gaitasuna du. Hori dela eta, ikusi izan da trenaren zirrikituetan sartuta, eta hala bidaiatu du askotan, gizakiaren laguntzaz, alde batetik bestera, ezkutuan, eta aurkitu ditu bizitoki berriak. Arestian esan bezala, aurretik agian egokiak ez zirenak, baina klima aldaketa lagun, egokitu zaizkionak.

Intsektujale amorratua da. Gautarra da, eta etxeko hormetan ikusten da maiz, farolen edo argien inguruan askotan, bertara gerturatzen diren intsektuen bila. Armiarma zalea ere bada, eta horregatik, askok ez dute begi txarrez begiratzen: dragoitxoa etxean duenak armiarma gutxiago izateko aukera ere izango baitu!

Zientziak, alabaina, baditu oraindik ere erronka politak espezie honekiko. Oraindik ezezaguna da zein ondorio dituen bere presentziak. Kalterik egiten ote dien bertako espezieei edo bizitokiari. Espezie kanpotarra zena, bertako espezie bihurtzeko bidean da, eta badirudi Europan goranzko joera ere izango duela, tenperaturak igotzen doazen heinean. Baina, hori bezain garrantzitsua izango da jakitea zein eragin izango duen bere etorrerak. Espezie kanpotar guztiak ez baitira inbaditzaileak.

Bere tamaina txikiarekin (15 cm buztana gabe) eta gorputz gris-arre kolorekoarekin, dragoitxoak hainbat zientzialariren arreta deitu du eta hortik atera dira hainbat asmakizun, gero merkatura eraman direnak. Aurretik ere begiratu zaiola, baina, zalantzarik ez da, etorkizunean ere dragoitxoa jarraitzea ez dela alferrikako kontua izango. Izan ere, inoiz ez da jakiten etsaia lagun duenak zein bide hartuko duen…

Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”
2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe,... (+)
Lau hanka txiki gorputz bat azkarra egiteko
2024-10-14 | Iñaki Sanz-Azkue
Bi argazki aterako dizkiogu gure memoriari: batak Nafarroako Bardeetara eramango gaitu. Bertan, hautsez beteriko pista baten aldamenean, belar luzez osaturiko zelaitxo bat aurkituko dugu. Argazkiak... (+)
Ur lasterretako erregina
2024-09-02 | Iñaki Sanz-Azkue
Errekastoa bizi doa harri eta harkaitz artean. Ur salto txikiak, ur lasterrak eta putzuak nahasten dira ibilguan zehar. Hotza dago ura, baina hala du gustuko... (+)
Sinplearen konplexutasuna
2024-06-24 | Iñaki Sanz-Azkue
Gaztea denean ez du zalantzarako tarte askorik uzten. Suge gorbatadunak badu ezaugarri bat gainontzekoetatik bereizten duena: gorbata. Gorbata, edo batzuek deitzen dioten moduan, lepokoa. Izan... (+)
Ospea ez da beti ona
2024-03-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Euskal Herriko muskerren artean ez da handiena, baina ziur asko, bai ezagunena. Musker berdeak, izenak dioen moduan, gorputz berdea du oso, eta ugal garaian, buru... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora