Apaltasunik gabe ez dago baratzezaintzarik.

Antzuolan 200 metroko haize errota irudikatu dute giza katean

Irimo mendian Cilda Energy SLU enpresak 200 metroko bi haize errota ezarri nahi ditu, Trekutz izeneko proiektuaren baitan. Dimentsioaz jabetzeko giza katea egin dute Antzuolan otsailaren 25ean, Meaka-Irimo herri plataformak deituta "berriztagarriak bai, horrela ez!" lemapean.


2024ko otsailaren 27a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Antzuolako eta inguruko herritarrak elkartu dira giza katean. Antolatzaileek amaierako hitzartzean adierazi dutenez, "ez gaude energia berriztagarrien kontra, kontziente gara energia berriztagarri horren beharraz, baina horrelako makro proiektuen aurka gaude. Enpresari eta aberatsek natura gune bat hartzearen eta nahi bezala ustiatu eta herritarroi onurarik ez ekartzearen aurka gaude, naturaren kontu aberastearen aurka".

Proiektua zertan den azaldu dute: helegiteak aurkeztu dituzte herritarrek eta Antzuolako eta Urretxuko udalek, Trekutz proiektuaren aurka, eta Jaurlaritzaren erantzunaren zain daude (bost hilabeteren buruan jasotzea espero dute).

EITBk emandako informazioaren arabera, "Urretxuko Udalak dio akatsak daudela administrazio-baimenen eskaeran, txostenak eta neurketak falta direla eta aurkeztutako ingurumen-inpaktuaren azterketak gabeziak dituela".

Hona hemen Goierriko Hitzak ekimenari buruz egindako bideoa:

Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek
2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka... (+)
2x10: Garoa atzeraka eta intsusarekin zereginak
2025-03-10 | Bizi Baratzea, ARGIA
Garoa atzeraka eboluzionatzen ari dela irakurri dugu, eta beste behin, filosofatzeko atea ireki digu horrek. Harvard Unibertsitateko ikerketa batek ekarri du albistea, 360 milioi urte... (+)
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia
2025-03-10 | ARGIA
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu,... (+)
3x10: Garai kontserbak | Ana de la Maza
2025-03-05 | ARGIA, Bizi Baratzea
Baratzezainak asko daude, baina oso gutxi dira barazkiekin kontserbak egin eta merkaturatzen dituztenak. Ekoizpena eskuz jasotzen denera mugatzen dutenak, are gutxiago. Ana de la Mazak... (+)
2x09: Itxaropena eta pasmo belarra
2025-02-24 | ARGIA, Bizi Baratzea
Beste podcast bat dugu abiapuntu gaur: "La senda de las plantas perdidas" saio etnobotanikoa. Gurea entzuten duzuen askorentzat interesgarria izango delakoan. Bere newsletterra jasotzen dugu (gomendatzen... (+)
gora