Astelehenero 8:00etan zure epostan
Ez dago gertakaririk 2026-11-09(e)an
Antolatzaileak: Igartubeiti Baserri Museoa
Zinema eta Landa Eremuko Emakumeen Zikloaren baitan. Filmaren ondoren solasaldia izango dugu Josebe Blancorekin.
Zinema eta Landa Eremuko Emakumeen Zikloa zine-erakusketa ibiltaria da, eta landa-ingurunean bizi diren emakumeei eskainitako filmak ematen dira bertan. Urtero ospatzen da urriaren 15etik aurrera, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan, urrian eta azaroan.
"Lo que queda de ti", filma eskeiniko dugu. Filmaren ondoren solasaldia izango dugu Josebe Blancorekin.
"Lo que queda de ti" filmaren sinopsia:
Sarak 25 urte ditu eta jazz disko bat grabatzear dago New Yorken, baina, aitaren heriotzaren ondoren, Huescako Pirinioetara, bere jaioterrira, itzuliko da. Han, bere ahizparekin batera, baserri eta artalde bat heredatzen ditu. Bere azken urteetan aitarekin egon ez izanaren erruz inbaditua, artaldea saltzeko proposamenari uko egin eta bere ondarea gordetzea erabakiko du. Sara horren alde borrokatzeko prest dago, nahiz eta horrek ibilbide musikalari uko egitea ekarri.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545