Artoa ereiteko San Isidroren astea; atzea baino aurrea hobea.

Lurraren agenda

Otsailak
19
Jardunaldia
Ezkio · 09:00 | Igartubeiti Baserri Museoa
Igartubeiti Baserri Museoak lehen sektoreko profesionalen, artisauen eta kultura-bitartekarien ordezkariak hartuko ditu “Lurraldea, tradizioa eta transmisioa” topaketan, otsailaren 19an

Antolatzaileak: Igartubeiti Baserri Museoa

Otsailaren 19an, “Lurraldea, tradizioa eta transmisioa” topaketa izango da Igartubeiti Baserri Museoan, gai horietako zenbait aditurekin. Patrim 4.0 proiektuaren baitan antolatu da topaketa hau. PATRIM 4.0 % 65 Europar Batasunak kofinantzatu du Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

Topaketa honetako gonbidatuek kultura, artisautza, nekazaritza eta artzaintzaren inguruan solasaldian jardungo dute, jasangarritasunaren eta jakintzaren transmisioaren alde. Landa munduak bidegurutze bat bizi du gaur egun: nekazariek, artzainek eta landa-komunitateek erronka handiei egin behar diete aurre — klima-aldaketa, despopulazioa, belaunaldi erreleborik eza, elikadura subiranotasunaren galera —, eta mendeetan zehar lurraren zaintza eta ekosistemen jasangarritasuna bermatu zuten antzinako jakintza eta egiteko modu asko desagertzeko arriskuan daude.

Goizean zehar, solasaldiak eta eztabaida-mahaia egongo dira, begiradak gurutzatzeko: lurra eta abereak lantzen dituztenen esperientzia, eta errealitate horiei ahotsa eman eta oroimena bizirik mantentzea bilatzen duten proposamen kultural eta artistikoak. Etorkizuneko bideak elkarrekin entzuteko, partekatzeko eta ereiteko gonbita, iraganeko sustraietatik abiatuta.

Performancea, hainbat solasaldi eta mahai-ingurua topaketa osatzeko

Parte-hartzaileei harrera egin ondoren, Igartubeiti baserrian, Zurartean txalaparta elkarteak performancea eskainiko du. 9:30etan, Biziolako, Eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko kooperatibako Intza Barandiaran eta Josebe Blanco, artzaina eta idazlea, hasiko dira “Etorkizuna ereitea: nekazaritzaren eta artzaintzaren indarra” solasaldiarekin.

Jarraian, “Lanbide tradizionalak: etorkizun jasangarri baterako sustraiak” izenburupean, Itziar de la Granja, Zegamako Zumitzi Saskigintzako artisaua, eta Jordi Abella, Ecomuseu de les Valls d’Àneu-ko eta PATRIM 4.0 sareko bazkidea, arituko dira solasaldian.

Laurita Siles, artista eta Mutur beltzeko sortzaileetakoaren eta Sandra Clivillé, Maduixagorriko artile artisauaren txanda izango da ondoren, “Artilea eta artzaintza ondare bizi gisa” solasaldiarekin.

Topaketa mahai-inguru batekin amaituko da, “Lurra, kultura eta jakituria: lurraldea, sustrai partekatu gisa” izango da gaia eta Onintza Segurola kazetariak dinamizatuko du; Honako hauek hartuko dute parte mahai-inguruan: Goizane Alvarez, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Foru Diputatuak; Andrea López, Kultura Ministerioko Autonomia Erkidegoko Kultura Lankidetzarako Zuzendariordetza Nagusiko zerbitzuburuak; Intza Barandiaranek, Laurita Silesek, eta Jordi Abellak.

Izen-ematea 943 72 29 78 telefonoan edo igartubeiti@gipuzkoa.eus-en egin daiteke. Igartubeiti Baserri Museoaren webgunean dago informazio gehiago.

Kargatzen...

Ondorengo egunetan:

Ots.
26
Iruñea · 18:00 | Arropa garbia kanpaina | Geltoki
gora