Urtarrila hotza ikazkinaren poza.

Ondorengo egunetan:

EGUN BATEZ ERLEZAIN, gure Bedaioko erlauntza bisitatuta: familia guztiarentzako ekintza aproposa!

2 orduko bisita gure erlategira, Balerdipeko eztia sortzen duten protagonistak eta erlezainon lana gertuagotik ezagutu ahal izateko. Amaieran gure produktuen dastaketa egingo dugu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta, Balerdipean.

Oraingoz bisitak larunbat goizetan egingo ditugu Bedaion, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Gutxienez 6ko taldeak izango dira; gehienez 16 pertsonakoak. Erosi zure sarrera lehenbailehen!

Tokia: Bedaio (egin klik kokalekua ikusteko)

Eguna: larunbat goizetan, 10:00etatik 12:00etara

Prezioa: 12€/pertsonako

EROSI SARRERAK

Urt.
24
Iruñea · 11:00 | Txantrea gaztandegira bisita gidatua | Txantrea

Antolatzaileak: Igartubeiti Baserri Museoa

Ibon Telleria, "Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain" erakusketako komisarioak bisita gidatua eskainiko du urtarrilaren 25ean, 11:30etan.

Interpretazio zentroan ikusgai dago eta Euskadiko Arkitektura Institutuaren erakusketa da. Ibon Telleriak eta Jon Arcarazek komisariatu dute. Igartubeiti Baserri Museora iritsi da, Institutuaren Donostiako egoitzan aurkeztu ondoren, 2025eko uztailean.

Erakusketa honek, Euskadiko landa-ingurunean eraikitako ondareari merezi duen garrantzia eman nahi dio, ondare horrek duen balio arkitektonikoa nabarmenduz.

"Baserria. Zura, harria, mitoa, orain" erakusketak, mendeetan zehar Euskal Herriko egoera ekonomiko eta sozialetara egokitzen eta eraldatzen jakin duen arkitektura gisa erakusten du baserria, euskal landa-paisaiaren irudi nagusi bihurtzeraino.

Aldi berean, zientziaren eta arkeologiaren bidez, agerian uzten du eta desmitifikatu egiten du denboran zehar arte ezberdinek eta literaturak arkitektura-tipologia honi buruz sortu duten irudi idealizatua, iruditeria kolektiboan sakonki eraginez.

Erakusketa-proposamena erakusketari izenburua ematen dioten 4 esparruetan banatzen da: zura, harria, mitoa eta oraina.

Izena eman: igartubeiti@gipuzkoa.eus; 943 72 29 78

gora