Bizitzaren saioen eta pasioen artean, zein ederra da baratzea

Ondorengo egunetan:

EGUN BATEZ ERLEZAIN, gure Bedaioko erlauntza bisitatuta: familia guztiarentzako ekintza aproposa!

2 orduko bisita gure erlategira, Balerdipeko eztia sortzen duten protagonistak eta erlezainon lana gertuagotik ezagutu ahal izateko. Amaieran gure produktuen dastaketa egingo dugu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta, Balerdipean.

Oraingoz bisitak larunbat goizetan egingo ditugu Bedaion, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Gutxienez 6ko taldeak izango dira; gehienez 16 pertsonakoak. Erosi zure sarrera lehenbailehen!

Tokia: Bedaio (egin klik kokalekua ikusteko)

Eguna: larunbat goizetan, 10:00etatik 12:00etara

Prezioa: 12€/pertsonako

EROSI SARRERAK

Urt.
17
Iruñea · 11:00 | Txantrea gaztandegira bisita gidatua | Txantrea

Kaixo! Urtarrilak 18 igandean, goizeko 10.30etan, Satorralaiak Auditz-Akularrera bisita egingo du Altza XXI Herri Ekimeneko kideek lagunduta. Hori dela eta, bisita honetara biltzeko gonbidatzen zaituztegu, hain zuzen ere Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Altzako landa-eremu hortan 3.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzeko berrabiatu duten hirigintza-plan bortitzari buruz informatzeko eta Altzako herritarrek eta hainbat elkartek egitasmo horren aurka daramaten borrokarekin bat egiteko. Izan ere, Auditz Akular bertatik bertara ezagutzera emateko bisitak antolatzen ari da Altza XXI Herri Ekimena, herritarrek ingurune kaltetua ezagutzea delako egitasmoarekiko aurkakotasuna zabaltzeko bide eraginkorrena. Hortaz, hilak 11an goizeko 10’30etan Altzako Casares-Tomasene Kultur Etxearen atarian elkartuko gara (Dbus-en “13 Altza” lineako autobus bat 10:00etan abiatzen da bulebarretik), eta 2-2’30 orduko iraupena izango duen bisita gidatua egingo dugu, adin guztietako jendeak egiteko aproposa izango dena. OHARRA: Igande hortan eguraldi txarra egingo balu, bisita beste egun batera aldatuko da.

Jakina denez, Altzak eta Donostiako ekialdeko barrutiak hirigintza-prozesu nabarmenki desarroilista eta irrazionala pairatu behar izan dute hamarkada luzetan, Auditz Akularreko landa-eremua delarik Altzako hirigune masifikatuak duen azken birika berdea: kasik 100 hektareako lurraldea da, egoera naturalean dauden landa-zelai, muino, baso eta ibar-errekaz osatua (argazki bat atxikita doa). Donostiako Udala eta Eusko Jaurlaritza landa-eremu honetan bultzatzen ari diren makroproiektu urbanistikoa gaurregun Donostialdean bizi dugun ingurumen arloko mehatxu larrienetarikoa da. Aipagarria da Eusko Jaurlaritzako ingurumen sailak berak Auditz-Akularreko eremuan ez eraikitzeko gomendatu duela, baina hala ere, lur horiek hormigonatu eta milaka etxebitza eraiki nahi dituzte, Gipuzkoako hirigintza-operazio bortitzena eginez. Hori gutxi balitz, hirigintza plan inbaditzaile eta jasangaitz honi “Altza Hobea” deitzeko aurpegia daukate gainera!

Altza XXI Herri Ekimenak urteak daramatza hirigintza garapen horren aurka borrokatzen --Odon Elorza alkate zen garaitik-- eta sarraski hori gelditzea lortu zuten duela hamabost urte. Alabaina, higiezinen espekulazioaren ondorioz Donostian bereziki nozitzen ari garen etxebizitza-larrialdiaz baliatuz, ingurumen arloan jasanezina eta gizarte ikuspegitik zeharo desorekatua den hirigintza makroproiektu horri bultzada berria eman diote. Altza XXI Herri Ekimenak azpimarratzen duenez, ordea, Altzako auzo masifikatuan duela 50 urte bezala milaka etxebizitza eraikitzea ez da etxebizitzaren arazoari eman behar zaion erantzuna. Izan ere, Auditz Akularren eraiki nahi dituzten etxebizitzetatik 2.400 inguru alokairu publikokoak izango lirateke, eta alokairuko milaka etxebizitza era hortan eremu berean pilatzea segregazio sozialeko praktika bat da, kohesio sozialaren guztiz aurkakoa eta Donostiako Ekialdearen eta Erdialde/Mendebaldearen arteko desorekak areagotzea dakarrena. Halaber, etxebizitza-larrialdia neurri handi batean Donostiako Udal gobernuek hainbat hamarkadatan bultzatu duten politikaren ondorio dela salatzen dute, hiriko etxebizitzen %95 salmenta librekoak baitira eta azken 30 urteetan eraiki diren 28.000 etxebizitzetatik %4 eskas bat baino ez baitira babestuak izan. Horregatik, hirigintza-politikaren norabidea sakonki aldatu behar dela aldarrikatzen du Altza XXI Herri Ekimenak, besteak beste etxebizitza babestuak hiri osoan era banatu eta tamaina txikiagoko unitateetan bultzatuz, eta Donostian dauden 15.892 bigarren egoitzako pisuak nahiz etxebizitza hutsak, zein 1.400 pisu turistikoak, herritarren etxe-premia asetzera bideratuz.

 

Hori denagatik, urtarrilaren 18ean Auditz Akularrera egingo dugun bisitan partehartzera gonbidatzen zaituztegu, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunei ere.

 

Auditz Akularri buruz informazio gehiago Altza XXI Herri Ekimenaren webgunean: https://altzaxxi.org/index.php/es/

Satorralaia Bizilagunen mugimendua 

(Tlfnoa: 695715510)

gora