kuku miku txoriak umeak sasian ditu

Ondorengo egunetan:

ERLEEN GENETIKA ETA HAUTESPEN JARDUNALDIA 2025
ERBELek antolatuta, Erleen Hautespen eta Genetika Jardunaldia egingo dugu 2025eko
azaroaren 22an. Aurten ere, Salburuko Ataria eraikina hautatu dugu (Araba), toki bikaina
ingurune paregabean. Jardunaldiko gai nagusiak: erleen hautespena, erlamandoek erlauntzan
duten zeregina eta liztor asiarra.
Hizlariak: Iñaki Narbaiza, Durangoko Maristak Lanbide Heziketako irakaslea eta ERBELeko
kidea; Jon Etxeberria, erlezain profesionala eta ERBELeko erregina hazlea; eta Egoitz
Galartza, albaitaria eta ERBELen hautespen programako arduraduna; Jesus Yañiz, abere
ekoizpeneko katedraduna Zaragozako Unibertsitatean eta BIOFITER ikertaldeko kidea; Koldo
Belasko, Euskal Herriko erlezain profesionala; Zachary Lamas, AEBetako USDA-ARSeko erleen
ikerketa laborategiko kidea (online partaidetza); eta Umberto Moreno, Kolonbiako genetista
eta ikerlaria.
Egun horretan agertu nahi duenak nahitaez eman behar du izena (info@erbel.eus), eta 10 euro
kostako da ERBELeko bazkideak ez direnentzat. Bazkideentzat eta hedabideentzat, berriz,
doakoa izango da. Bazkarirako ere izena eman beharra dago (25 €).
Lekua: ATARIA, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa
Eguna: azaroaren 22a
Ordua: 10:00-19:00
Antolatzailea: ERBEL, Erle Beltz Hazleen Elkartea

gora