Inon, bizitzea, baratze bat lantzea da

Ondorengo egunetan:

Eka.
28
Iruña Oka | Ibilaldia tximeleten artean
Eka.
28
Donostia | Baso bainua
Eka.
28
Urduña | Hegazti behaketarako irteera

EGUN BATEZ ERLEZAIN, gure Bedaioko erlauntza bisitatuta: familia guztiarentzako ekintza aproposa!

2 orduko bisita gure erlategira, Balerdipeko eztia sortzen duten protagonistak eta erlezainon lana gertuagotik ezagutu ahal izateko. Amaieran gure produktuen dastaketa egingo dugu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta, Balerdipean.

Oraingoz bisitak larunbat goizetan egingo ditugu Bedaion, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Gutxienez 6ko taldeak izango dira; gehienez 16 pertsonakoak. Erosi zure sarrera lehenbailehen!

Tokia: Bedaio (egin klik kokalekua ikusteko)

Eguna: larunbat goizetan, 10:00etatik 12:00etara

Prezioa: 12€/pertsonako

EROSI SARRERAK

Eka.
28
Iruñea · 11:00 | Txantrea gaztandegira bisita gidatua | Txantrea

Euskal Herria Zuzenean festibala ekainaren 27, 28 eta 29an iraganen da Amikuzeko Arberatze herrian eta EHLG-k bere ohiko zikiroa proposatuko du, igandean.

 

 

Ekainaren 29an, 13.30-tan, zikiro herrikoia zerbitzatuko dugu.

Festibaleko parte hartzaileek sasi ardikia jastatzen ahalko dute.

 

 

MENUA

Tomateak eta biper eztia entsaladan

Sasi Ardikia plantxan errea

eta ilarrak

Ardi gasna

Ardi esne izozkia 

masus gorri coulis-arekin

〰️

(Irulegiko arno beltza, Herriko ogia, kafea eta ondokoa barne)

 

 

Bazkaria 25 €/euskotan

 

📍Karparen azpian, festibalaren erdigunean

 

Txartelak tokian berean erosten ahalko dituzue, igande goizean, 10.30-tatik goiti.

gora