Astelehenero 8:00etan zure epostan
2024ko azarotik 2025eko urtarrilera bitartean egindako herritarren zientzia-kanpainaren barruan, Clean Cities-ek eta Ecologistas en Acción - Ekologistak Martxan taldeek NO2 neurketak egin dituzte Donostiako eskola-inguruneetan.
Talde ekologistak egindako neurketen emaitzak eta horien ondorioak aurkeztuko ditu, Ecologistas en Acción taldearen urteko txostenean jasotzen direnak, baita Donostiako hiri-mugikortasunarekin lotutako zenbait proposamen ere.
Eguna: Apirilak 28, astelehena
Ordua: 12:00etan
Lekua: Donostiako Udaletxeko prentsa-aretoa (Ijentea 1, beheko solairua)
Ekologistak Martxan, Subflubiala EZ!, STOP Subfluvial eta Aldai Auzo Elkartea taldeek alegazioak aurkeztu dituzte Lamiakoko Azpiibaiaren proiektuak ingurumenean eta gizartean duen inpaktuagatik -IIA- Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena aldatzeko eskaeraren aurka. Testuan, azpiegitura hori gauzatzeak ingurumenean, gizartean eta osasun publikoan izango lituzkeen eragin larriak salatzen dituzte kolektiboek, eta proiektua geldiaraztea eta beste ingurumen-ebaluazio bat egitea eskatzen dute.
Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ingurunearen eta Nekazaritza Sailari zuzendutako dokumentuak argudiatzen du Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena aldatzea ez dela bidezkoa, eta proiektua kontraesanean dagoela Europar Batasunak, Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak berak ezarritako klima-helburuekin eta mugikortasun jasangarriarekin. Gainera, auzo-taldeek eta talde ekologistek prozesuaren gardentasun falta kritikatu dute, aldaketa-eskaera ez baitzaie jakinarazi jendaurreko erakustaldian alegazioak aurkeztu zituzten erakunde eta pertsona guztiei.
Eguna: Apirilak 29, asteartea
Ordua: 11:00etan
Lekua: Ekoetxea, Pilota kalea, 5 - Bilbo
Informazio gehiago:
- Tomi Etxeandia 656 77 72 54 eta José Ignacio Saez - 669472663
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545