Gauza guzia bere denboran, baba zabala abenduan

Lurraren agenda

Otsailak
11
Eguneko jardunak
Auzitegiaren aitzina | Baiona
Elkartaratzea. Hazlurraren defendatzaileen auzia
Kargatzen...

Ondorengo egunetan:

Kaixo!
Gure elkartean 29 urte daramatzagu Euskal Herriko landatutako barietate tradizionalen errekuperazio, kontserbazio eta balioan jartzeko lanekin. Lan honen emaitza dira urtarrilaren 25ean, larunbata, Gasteizen (Abetxuko auzoan, Basaldea eremuan) banatuko ditugun ehun zuhaitz barietate baino gehiago. Gure webgunearen bidez frutarbolen eskaera egin duten personak etorriko dira, eta Zaindari bihurtuko dira.
Gure fruta-arboletan interesa duen jendea badago, eta gure webgunetik ez badute eskaera egin, urtarrilaren 25ean bertan fruta-arbolak ere hartu ahal izango dira.

Bertan, eramango dituzun arbolak nola hazten ditugun ikusi ahal izango duzu eta hauek jaso. Gainera, musika eta jai giroa egongo dira bertan, beraz etorri giroaz disfrutatzera.
Zure arboletaz aparte, fruitu txikiak izango ditugu bertan banatzeko, marrubiak, agarratzak…, baina erreserba gabe, beraz ez galdu bertako fruitu txikiak jasotzeko aukera.
Zuhaitzak eramateaz gain, egun horretan lagundu eta gurekin kolaboratu nahiko bazenu, 8:00etatik Basaldeara hurbildu eta hainbat zereginetan lagundu ahal diguzu.

Gainera, otsailean fruta-arbol banaketa gehiago egingo ditugu:
. Otsailaren 1ean, Urduñako Azoka Agroekologikoan, Urduñako sagarrondoak.
.Otsailaren 15ean, Zallan, 11:30etik-14:00etara, Zallako eta Enkarterriko fruta-arbolak.
. Otsailaren 21ean Karrantzan 18:00etatik 20:00etara, Karrantzako sagarrondoak.

Barietate tradizionalak tresna estrategikoak dira elikadura-subiranotasuna bermatzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko. Barietate horiek duten aniztasun genetikoak erresilientzia handiagoa ematen die muturreko izurrite edo baldintza klimatikoen aurrean.

Osasuna eta tokiko fruta-arbolak

Euskal Herriko Hazien Sarea

gora