Ilbeltza egiten badu txuri, ardiak haziko du; ilbeltza egiten badu hil beltz, ez ardi eta ez axuri.

Lurraren agenda

Urtarrilak
30
Bisita gidatua
Leaburu · 09:30 | Mahala baserria
Mahala baserrira bisita

Mahala Baserrira goaz!

Agenda prest daukazu karlos? Zuretzat plan bat egin dugu: Mahala Baserrira bisita gidatua! 🐄 Libre daukazu urtarrilaren 30, osteguna? Ikasteko egun aproposa izango da!

Ikastaroa: Mahala Baserrira bisita
Data: Urtarrilak 30, osteguna , 9:30
Tokia: Leaburu, Mahala baserria
Prezioa: Doakoa

Bisitan zehar, baserriko lanak
🧑🏻‍🌾 nola egiten diren eta azokan ikusten ditugun produktuak nondik datozen ikusiko duzu.
Lehenik ikuilura joango gara, bertan abereak ikusi eta esnea 
🥛 nola lortzen den ikusiko dugu. Ondoren, elaborazio plantara joan eta esnearen prozesua nola egiten den azalduko da: gazta, yogurt, txerrikiak... ekoizteko pauso guztiak ezagutuz.

Detailetxo bat ere eramango duzu etxera, baserriko produktuen zaporearen oroitzapena izateko!

Esperientzia atsegin eta aberasgarria! Baserriko lanak eta gure produktuen sorrera nola den ikasiz eta dastatuz.


👉🏻 Izen eman hemen: https://www.tolosakoazoka.eus/mahala-baserrira-bisita/

Kargatzen...

Ondorengo egunetan:

Ots.
01
Karrantza | Peña del Moro eta meatze-bideak

EGUN BATEZ ERLEZAIN, gure Bedaioko erlauntza bisitatuta: familia guztiarentzako ekintza aproposa!

2 orduko bisita gure erlategira, Balerdipeko eztia sortzen duten protagonistak eta erlezainon lana gertuagotik ezagutu ahal izateko. Amaieran gure produktuen dastaketa egingo dugu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta, Balerdipean.

Oraingoz bisitak larunbat goizetan egingo ditugu Bedaion, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Gutxienez 6ko taldeak izango dira; gehienez 16 pertsonakoak. Erosi zure sarrera lehenbailehen!

Tokia: Bedaio (egin klik kokalekua ikusteko)

Eguna: larunbat goizetan, 10:00etatik 12:00etara

Prezioa: 12€/pertsonako

EROSI SARRERAK

Ots.
01
Iruñea · 11:00 | Txantrea gaztandegira bisita gidatua | Txantrea
gora