Asteroko buletina
Baratzezaintza, funtsean, beti izan da artea.

Ondorengo egunetan:

Antolatzaileak: Bergarako Elikadura Mahaia, Biziola, Bidezko Elikadura

2023/2024 ikasturtean zehar herri mailan antolatu diren Kataian jardunaldiei itxiera emango die solasaldiak. Jardunaldiok mahai gainean jarri nahi dutena izan da,
elikaduraren gaineko erabakimena ezin dela erabaki pertsonal bat soilik izan. Gure inguruak eskaintzen diguna kontuan harturik, herritar guztientzako elikadura osasuntsu eta iraunkor bat bermatzeko gakoak lantzea izan da asmoa.
Azken saio honekin, honako galdera honetik egin nahi dugu tira: Zein ekimen jarri dezakegu martxan lurra eta elikagai freskoak baliabide gutxien dituzten herritarrei bermatzeko? Komunitate mailan antolatu eta ikuspegi asistentzialista gainditzeko ekimen berriak martxan jartzeko lehen hazia jarri nahi dugu.

Hizlariak: Tom Kucharz, Marije Etxebarria eta Manuel Gutierrez

Pasatutako pandemia garaian, asko idatzi zen zerbitzu publikoei balioa emateko beharraz, krisialdi ekosozialeko garaietarako funtsezko euskarri gisa.

Hala ere, gaur egungo merkataritza- eta inbertsio-politikek, eta horietatik eratorritako isilpeko itun negoziatuek, krisi ekosoziala, deforestazioa, pobretzea, klima-aldaketa eta landa-munduko gatazkak areagotzea ekarri dute, eta zerbitzu publikoak (osasuna, hezkuntza, uraren kudeaketa, garraioa, zaintzak…) desegitea eta pribatizatzea erraztu dute, eta pertsonok ahulago bihurtu gaituzte. Sistema berak etengabe txikitu eta degradatu ditu zerbitzu horiek, ideologia neoliberal hegemoniko baten konpasean, publikoaren deskonposizioaren dogma besarkatzen duena.

Zaintza lanak ezinbestekoak dira bizitza eta osasuna sostengatzeko, gure gizartea eta munduaren iraunkortasunerako ezinbestekoak. Baina funtsezkoak izan arren, historikoki lan mota hauek emakumeoi egotzi zaizkigu nagusiki eta ikusezinak izan dira. Kontziliaziorako eta mendekotasun egoeretan daudenak zaintzeko bitarteko legalek emakume batzuen bizitza erraztu badute ere, ez dira batere eraldatzaileak. Zerbitzu duin publiko eta unibertsal gehiago behar ditugu, neurrira eraikitako sare publiko hurbila.

Hezkuntzaren arloan, gure gizarteen erresilientzian lagunduko duen hezkuntza ekosoziala behar dugu, funtsezko zerbitzu publikoen (osasuna, hezkuntza, gizarte-babesa, etab.) garapenaren esparruan jardunez, krisi ekonomiko eta ekosozialari aurre egiteko beste prozesu bat izan dadin.

Premiazkoa eta beharrezkoa da egungo arrisku-egoerari eta zerbitzu publikoen etorkizunari buruzko hausnarketa egitea.

 

Kartela ikusi:

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora