Perrexila daietzen badizute, txolintzat hartzen zaituzte.

Lurraren agenda

Urriak
01
Bisita gidatua
Errenteria · 10:00
Lau Haizeta Parkea eta monumentu megalitikoak, ibilbide gidatua
Kargatzen...

Ondorengo egunetan:

Urr.
06
| Bisita gidatuak lorategian
Urr.
07
Errenteria · 10:00 | Aizpitarteko leizeetako aztarna paleolitikoak, ibilaldi gidatua

EGUN BATEZ ERLEZAIN, gure Bedaioko erlauntza bisitatuta: familia guztiarentzako ekintza aproposa!

2 orduko bisita gure erlategira, Balerdipeko eztia sortzen duten protagonistak eta erlezainon lana gertuagotik ezagutu ahal izateko. Amaieran gure produktuen dastaketa egingo dugu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta, Balerdipean.

Oraingoz bisitak larunbat goizetan egingo ditugu Bedaion, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Gutxienez 6ko taldeak izango dira; gehienez 16 pertsonakoak. Erosi zure sarrera lehenbailehen!

Tokia: Bedaio (egin klik kokalekua ikusteko)

Eguna: larunbat goizetan, 10:00etatik 12:00etara

Prezioa: 12€/pertsonako

EROSI SARRERAK

Urr.
07
Iruñea · 11:00 | Txantrea gaztandegira bisita gidatua | Txantrea
Urr.
08
| Bisita gidatuak lorategian
gora