Eguzkiak erretzen badu urtarrila, zoaz eske-zakuaren bila.

Zer bizitza erdigunean Euskal Herrian?

2023aren amaieran, ekofeminismoaren erronken barruan, gizakien arteko pribilegioei buruzko eta gizakiz besteko animaliekiko ditugun pribilegioei buruzko artikulu bat idatzi genuen. Harrezkero, Euskal Herriko ekofeminismoen inguruko eztabaidak biltzen dituen liburu kolektibo bat eraikitzeko prozesuan murgilduta gaude eta gogoeta horietan sakontzeko aprobetxatzen gabiltza. Artikulu honetan, erronka horiek Euskal Herrira ekartzean sortzen zaizkigun galderetako batzuk partekatuko ditugu, guztiontzako ekofeminismoak eraikitzen lagun diezagukeela uste baitugu.

Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Euskal Herrian ekofeminismoak bertakotu ahal izateko, gure ustez, funtsezkoa da euskal antzinakotasunaren eta kulturaren ikaskuntzak eta praktikak berreskuratzea, baina euskal antzinakotasuna erromantizatu gabe eta menderatze-harremanak ikusezin bihurtu gabe. Alde batetik, kontuan hartzen al dugu zer paper jokatu zuen Euskal Herriak kolonizazio eta esklabismo prozesuetan eta horiek nola irauten duten gaur arte? Zenbat etxek jasotzen dute emakume migratuen egoera administratibo irregularraren onura, gure senideak baldintza prekarioetan zain ditzaten? Nola esku hartzen dugu egoera horietan? Ezagutzen al dugu Atzerritarren Legea, gure analisi eta praktika ekofeministetan dituen ondorioak salatu ahal izateko? Euskal Herriko proiektu energetiko handiak salatzen ditugunean, kontuan hartzen al ditugu Espainiako edo Frantziako estatuen kolonia izan ziren herrialdeek jasotzen dituzten ondorioak?

Bestalde, euskal antzinakotasuna eta kultura animalien ustiapenari lotuta daude erabat. Baserriari lotutako bizimoduan, animaliek bizi kalitate hobea dute, zaintza handiagoa bermatzen zaie, eta abeltzaintza industrialean baino heriotza arinagoak bilatzen dira. Hala ere, berez suposatzen duen indarkeria eta bizirik dirauen ikuspegi antropozentrikoa ikusezin bihurtzeko joera dugu, animaliak baliabide eta ikuskizuntzat hartzen baitira gure praktika eta jai herrikoietan. Ekofeminismoetatik salatzen al ditugu euskal kulturari lotutako animalien ustiapena sustatzen duten praktikak? Gure egunerokoan bertakoa, garaikoa eta agroekologikoaz gain, animalia esplotaziorik gabeko aukerak planteatzen al ditugu? Animalien bizi baldintzak hobetzeaz gain, animaliak subjektu bezala onartu eta edozein motako esplotaziotik at harremantzeko gai ikusten al gara?

Azkenik, nortzuk uste dugu ari direla ekofeminismoak eraikitzen Euskal Herrian? Pertsona eta kolektibo zuriak eta euskaldunak gara ala beste lurralde batzuetatik migratu eta Euskal Herrian bizi direnak ere badira? Animaliak subjektu bezala tratatzen dituzten espazioak (santutegiak eta talde antiespezistak, esaterako), eragile politiko bezala onartzeko prest al gaude? Uste al dugu kolektibo antiespezistak ere ekofeminismoa eraikitzen ari direla? Nola jar ditzakegu erdigunean euskal kultura eta euskara, euskara menderatzen ez duten pertsona migratuak baztertu gabe? Beraz, feminismoetatik bizitzak erdigunean jartzea proposatzen dugunean, noren bizitzak ditugu buruan?

Jane Goodallen ekarpena
Urriaren 1ean hil zen Jane Goodall, animalien portaeraren azterketan pertsona ezagunenetariko bat. Bere lan aitzindariak gizakien eta beste primate batzuen arteko harremanaren ulermen zientifikoa eraldatu... (+)
Enpatia garaia
2025-09-08 | Junkal Arruti Tena
Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio... (+)
Desazkunde feminista
Guretzat, ekofeminismoa ez da teorikoek eta idazleek garatutako teoria. Kolektibo sozial batean parte hartuta eta beste kolektibo eta erakunde batzuekin harremanetan jarrita eraiki dugun ezagutza... (+)
Zein bizitza erdigunean?
Ekofeminismoak ekologismoa eta feminismoa artikulatzen dituen begirada eta borroka proposatzen ditu. Horrek irekiera interesgarria dakar, ekofeminismoaren garapenaren zati handi bat ardatz izan duena. Hala ere,... (+)
Munstroaren umetokia ekofeminismotik eraldatzen
Ekologismoak eta feminismoak. Modernitatean eraikitako pentsamolde, praktika eta mugimendu sozial askotarikoak, planetan zehar dabiltzan hainbat herriren antzinako esperientziekin etengabe berrelikatuta. Inguratzen eta zeharkatzen gaituen munstroaz... (+)
gora