Kilkirra udaran kantari, neguan hotzak dardari

Sasoiko lanak: garaian, garaikoa, garaiz

Gaur, 2026ko ekainaren 10a
Eguzkia 06:27 21:44
Ilargia 02:59 16:24
Ilargia
ilgora

Ilgora Eka. 1 Eka. 15

ilzahar

Ilzahar Mai. 31 Eka. 15

Biodinamikoa
Hostoa

0:00 - 24:00 Hostoa

Iturria: Euskalmet, AEMET, Meteo France eta Ilargiaren Egutegia

ASTEKO LANAK: 2026ko 24. astea, ekainaren 8tik 14ra

Sendabelarrak, usainekoak eta antzekoak biltzeko astea

Aste osoa ILGORA

Aste osoa ILZAHAR

Sendabelarrak, usainekoak eta antzekoak biltzeko astea. Aste hau Ilgora da eta landareen hosto, lore eta fruituak osagaiz jantziagoak egongo dira; hostoak biltzeko egun onenak asteartea, asteazkena eta ostegun goiza izango dira.

Baratzerako ereintza: tipulina, aza, aza gorria, Bruselako aza, azalorea, erromaneskua, brokolia, Daikon arbi zuria, errefautxoa, uraza, eskarola, txikoria, kukulua, zerba, erremolatxa, borraja, azenarioa, mihilua, apioa, arbi-apioa, babarrun luzea, potxa, leka motza, leka luzea, txitxirioa, patata, tomatea, alberjinia eta piperra. Berotegirako ereintza: tipula gorria, kukulua, borraja, apioa, zerba, ziazerba, erremolatxa, apioa, arbi-apioa, potxa, leka luzea, leka motza, kuiatxoa, luzokerra, patata eta tomatea.

Baratzean landatzea: aza, aza gorria, Brusela aza, azalorea, erromaneskua, brokolia, zainzuria, uraza, orburua, zerba, borraja, apioa, arbi-apioa, kuiatxoa, luzokerra, kuiatomatea, alberjinia, piperra eta marrubia. Berotegian landatzea: azalorea, brokolia, uraza, erremolatxa, ziazerba, borraja, apioa, luzokerra, piperra, alberjinia eta tomatea.

Aste honetan egiteko lan aproposak: Tomate, piper eta alberjinia landatu. Palmondoak landatu. Babarrunak eta lekak erein. Sendabelarrak eta usainekoak bildu.

Landare usaindunak erein, banatu eta landatu: menda, ezkaia, izpilikua

Txertatutako landareetan txertoaren azpitik hazitako altsumak kendu.

Soropila areatzeko garaia da. Hondarra ere eman daiteke, baita ongarria ere lehen eman gabe badago.

Soropil berriak sortu edo lehengoak osatzeko belar hazia erein.

Udan loratzeko erreboilak landatu: dalia, gladioloa, kana, begonia eta abar

Udan loratzeko lore landareak landatu.

Palmondoak landatzeko sasoia da.

Hostorik galtzen ez duten landareak landatzeko azken aukera.

Udaberriaren hasieran loratu diren zuhaixkak loraldiaren ondoren inausi.

Lan bereziak

  • Etxe barruko aireko kutsadura garbitzeko landareak
    Etxe barruko aireko kutsadura garbitzeko landareak

    Eraikuntzen barruan airea kutsatzen duten bost gai garbitzeko landareen jokabidea sakon aztertu zuen NASAk. Bost gai hauek: benzenoa, xilenoa, amoniakoa, trikloroetilenoa eta formaldehidoa. Hona lan horretan iaioak diren landare batzuk eta bakoitzak iragazten dituen gai toxikoak:

    Aloe bera (Aloe vera): karbono monoxido eta dioxidoa eta formaldehidoa.

    Azalea (Rhododendron simsii): formaldehidoa.

    Bela zuria (Spathiphyllum wallisii): toluenoa, benzenoa, xilenoa, amoniakoa, trikloroetilenoa eta formaldehidoa.

    Bihotz philodendrona (Philodendron hederaceum): formaldehidoa.

    Bostongo garoa (Nephrolepis exaltata): karbono monoxidoa, formaldehidoa eta xilenoa.

    Buztan lorea (Anthurrium andreanum): toluenoa eta xilenoa.

    Huntza (Hedera spp.): karbono monoxidoa, benzenoa, trikloroetilenoa eta formaldehidoa.

    Kautxu landarea (Ficus elastica): formaldehidoa.

    Leiho geranioa (Pelargonium x hortorum): bakteriak atzeratzen ditu, usain txarrak uxatu eta lokartzen laguntzen du.

    Madagaskarko dragoi zuhaitza (Dracaena reflexa): xilenoa, trikloroetilenoa eta formaldehidoa.

    Palmondo horia (Dypsis lutescens): trikloroetilenoa, formaldehidoa eta benzenoa.

    Potosa (Epipremnum aureum): benzenoa, xilenoa eta formaldehidoa.

    Sansebiera (Dracaena trifasciata): toluenoa, benzenoa, xilenoa, trikloroetilenoa eta formaldehidoa.

    Txeflera edo aterki zuhaitza (Schefflera actinophylla): formaldehidoa, toluenoa eta benzenoa.

    Urrelilia (Chrysantemum vestitum): formaldehidoa, xilenoa, benzenoa eta amoniakoa.

    Xingola (Chlorophytum comosum): karbono monoxidoa, estirenoa, benzenoa, xilenoa eta formaldehidoa.

  • Lilipa bakandu
    Lilipa bakandu

    Lilipak neguaren amaieran eta udaberriaren hasieran loratzen dira. Ondoren hostoak geratzen dira lurpeko erraboila jakiz osatzen. Hostoak zimeltzean sasoia amaitu du; atera lurretik eta erraboilak banatu eta landatu. Jasoz gero, urria aldera landatu.

  • Kuiak lore gutxi
    Kuiak lore gutxi

    Kuien familiakoek bi lore dituzte: arra eta emea. Emea nabarmena da, sortu orduko oinean kuiaren formako fruitutxoa duelako. Arrak txorten mehe soila du.

    Hasieran lore arra gehiago izatea ohikoa da; landarea indartzean emea ematen hasiko da. Lore gutxi ematen badu, zaindu hiru gauza hauek:

    - Ureztaketa, sasoi bero eta lehorra bada

    - Ongarriketa: ongarri asko eskatzen du

    - Tenperatura: hotzak eta freskurak lorea atzeratzen du.

    Erlazionatutako landarea: Kuia

  • Arrosondoak berriz loratzeko
    Arrosondoak berriz loratzeko

    Udaberrian loraldi bakarra ematen duten arrosondoak badira. Beste batzuek loraldi luzea dute, eta uda amaitu arte loretan egon daitezke. Horretarako, udaberriko lehen loraldi nagusiaren ondoren inausi eta garbitzea komeni da.

    Loratu eta zimeldutako arrosak kendu, lorea fruitua bihurtzen ari bada ere bai: lore bakoitza edo multzoa izan denaren azpitik, hosto indartsuak dituen tokian moztu, horiek utziaz eta adar ihartuak ere kendu. Barietate oso indartsua bada, adar handiren bat ere ken dakioke.

    Udaren sarreran egin eta uda amaiera arte arrosak izango dituzu.

  • Nola zaindu jasmin arrosa (Jasminum polyanthum)
    Nola zaindu jasmin arrosa (Jasminum polyanthum)

    Etxe barruko eta kanpoko landarea da.

    Barruan bizi bada argia behar du. Kanpoan eguzkizalea da.

    Loreontzian bizi bada lurrak beti heze egon behar du. Udan hostaila lainoztatu behar zaio: armiarma gorriaren eta euli zuriaren izurriteei aurrea hartzeko prebentziorik onena da. Neguan urrixeago ureztatu, baina sekula lehortu gabe. 

    Oraintxe da ugaltzeko garaia: Udan adar muturretatik hartutako aldaxkak landatu lur heze eta beroan.

    Loraldiaren amaieran inausi, arba berriak eman ditzan.

    Neguan 8-10 °C inguru edukiz gero ondo biziko da.

    Udaberrian luberria jarri, ongarriz ongi hornituta.

  • Luzokerraren uzta luzatu
    Luzokerraren uzta luzatu

    Luzokerra, kuia-luzea edo pepinoa apirilean eta maiatzean ereiten da. Luzokerzalea baldin bazara eta bigarren uzta bat jaso nahi baduzu, ekainean ere erein dezakezu. Horrela, udazkenean ondo sartuta ere luzokerra izango duzu.

    Ez ahaztu, uzta oparoa izan nahi baduzu ongarri asko eman; asko baina ondua, heldua izan dadila: simaurra, luarra, zizare-lurra...

    Landareak jaio direnean, edo landatutakoan tartean letxuak edo eskarolak landatu: luzoker landarea hazi artean ederki etorriko dira. Albahaka aldamenean jartzea ere ez ahaztu, polinizatzaileak erakarri eta luzokerrak fruitu gehiago eman ditzan.

    Erlazionatutako landarea: Luzokerra

  • Bruselazak landatu
    Bruselazak landatu

    Aza klase ugari dago, eta gero eta gehiago ezagutuko ditugu. Izan ere, agidanean, landare familia hori da osasuntsuenetakoa, guretzako. Horrek sona besterik ez die ekartzen eta nabaria da azoketan eta landare berrien eskaintzetan.

    Azatarren artean berezia da bruselaza: muturrean ez du bururik egiten. Baina inork baino buru gehiago du, zurtoinaren luzera osoan buru mordoxka bat sortzeko gaitasuna du. Honek berezi egiten du.

    Aza jendea –buru azak, aza kizkurra, azaloreak, brokolia, romaneskua...– uztaila-abuztuan jartzen da, gero negu guztian eskuratzeko. Bruselaza, aldiz, lehenago jarri behar da, orain, ekainean. Denbora gehixeago behar du landarea asentatu, finkatu eta hazi dadin.

    Lur gogorrean, harrotu gabean landatzea gustatzen zaio. Landagailuarekin zuloa egin eta bertan sartu. Ordurako sustraiak busti buztina, simaurra eta urarekin egindako lokatzetan. Gogotik zanpatu azkar itsasteko.

    Erlazionatutako landarea: Brusela aza

Ekaineko lanak

Erein

Aza, aza gorria, bruselaza, azalorea, erromaneskua, brokolia, arbi zuria, artoa, babarruna, errefaua, errukula, uraza, kukulua, eskarola, txikoria, zerba, erremolatxa, azenarioa, ilarra, borraja, mihilua, endibia, apioa, apio-arbia, ardi-mihia, leka motza eta altua, martorria, kertxuna edo berroa, sabia, perraitza edo apoperrexila, perrexila, getozka, terebuza, sendapokia eta pastinaka.

Berotegirako: zerba, erremolatxa, mihilua, apioa, apio-arbia, leka altua, luzokerra.

Landatu

Aza, aza gorria, bruselaza, azalorea, erromaneskua, brokolia, uraza, kukulua, zerba, erremolatxa, borraja, apioa, apio-arbia, kuia, kuiatxoa, luzokerra, tipulatxa, tomatea, alberjinia, piperrak, porrua eta albahaka.

Berotegian: zerba, erremolatxa, apioa, luzokerra, tomatea, alberjinia eta piperrak.

Gaztainondoaren loraldi ikusgarria eta usaingarria.

Beharrezkoa bada, tratamenduak egin. Mahastietan bereziki zurina eta gorrina zaindu beharko dira. Bi gaitz hauentzako sendabiderik ez dago, aurrea hartzea da garrantzitsuena. Egiten duzun tratamendua egiten duzula, beti esnekiren bat eta azeribuztanaren ura erantsi. Biekin soilik egindakoa ere ez da tratamendu makala. Sagarrondoaren harjoa ere zaindu beharko da.

Udako berdetako inausketa garaia da. Fruitu arbolean zer indartu nahi duzu? Landare gazteak eta berdea (hostajea, adarrak...) indartu nahi diegunak ilgoran inausi. Fruitua sustatu nahi dugun arboletan, ordea, ilbeheran egin berdetako inausketa hau.

Enborrean agertzen diren altsumak kendu, batez ere txertoaren azpiko aldekoak. Baita sustraietan sortzen diren aldakaitzak ere.

Ongarriketa osatzeko azken aukera. Hemendik atzera ez eman ongarri organikorik.

Urte sasoi hau kalte egin nahi diegun landareak mozteko aproposa da: garoa, uztaoa edo mingarratza, asuna, menda, laharra, otea... Indarraldi handienean daude eta moztean, lan berarekin kalte handiena orain egingo diegu.

Udaberriarekin loratu direnak, ondoren inausi. Moztutako adarrak aldaxka gisa aldatu.

Udan loratzeko erraboilak landatu: dalia, gladiolo, lilium, kana, begonia... Udako sasoiko loreak emango dituztenak landatu.

Belardia eta soropila moztu eta ongarritu. Berria sortzeko, edo saretutakoa osatzeko hazia ereiteko sasoia. Bero handiak hasiak badira ez egin. Udazkenean egingo dugu. Udaberrian loratu ziren erraboilak (lilipa edo nartzisoa, hiazintoa, idi-bihotza, azpelarra...), hostajea ihartu bazaie, lurretik atera, erraboilatxo berriak sortu badira banatu eta lehortuta jaso edo zuzenean landatu.

Hesiak kimatu, udaberri honetan hazi diren kimu berriak behar den neurrira ebaki.

Loraldi iraunkorra duten arrosa landareetan, petaloak galdu orduko loreak kendu. Bestela fruitu pinporta hazten hasiko dira eta lore gutxiago emango dute.

Luar pila jiratu. Toki bero eta lehorrean badago, tarteka-tarteka busti on bat eman.

Txartzat ditugun landareei aurre egiteko sasoia. Ilgoran onena. Moztu sasi, lahar, garo, menda, asun, mingarratz edo lapaitz... Urtetik urtera ederki ahulduko da.

Ekaineko uzta

Bertakoa eta sasoikoa.
Hilabete honetako kalitatezko barazkiak.
gora