Adierazi ezin diren gauzak atsegin ditut ahuakete baten dasta, gardenia baten usaina...

Suteen eraginak gorputzean

Garbiñe Larrea Iturralde
Garbiñe Larrea Iturralde

Sendabelarrek dakitena liburuaren egilea


2026ko urriaren 07a

Suteetako keak gorputzeak duen eragina aztertu dugu gaurkoan, eta sendabelarrekin nola zaindu dezakegun ere landu dugu. Gainera, aipatu ditugunak sendabelar ezagunak dira gure artean, eta saio honetan oso maitea dugun intxusa bertan ikusteak poz eman digu.

Gaurko sendabelarra, berriz, azeri-buztana (Equisetum arvense) da eta gomendioa ere berarekin egingo dugu. Udazkeneko prestaketak I deitu diogu gaurko gomendioari, beste hiru saiotan jarraituko dugun lanketari hasiera emateko.

multimedia
:: ::
‘Psyllium’ baino plantaina nahiago
Entzule baten proposamenari heldu eta psyllium zuntzari buruz hitz egin dugu gaur, izan ere, boladan ipini da psyllium hautsa eta badirudi denok hartu beharrekoa dela.... (+)
Zikutak ez du argirik
Argia ematen duten landareak, hau ikusteko ere jaio garela dirudi. Gure artean ditugun landare ohikoak dira asko, orkideak edo krasak adibidez, baina zuhaitzekin ere ari dira... (+)
Intsusa, azala gaztetzeko (ere bai)
Badirudi natura denok maitatzen dugun zerbait dela, baina ez da hala. Berriki egindako ikerketek diote biofobia areagotzen ari dela hirietan. Zer den eta zerk eragiten... (+)
‘Ogiek’ herrialdea eta transmisioa
Hainbat herrialde indigenentzat sendabelarren inguruko jakintza altxor handia da, baina lanak dituzte ondorengoei transmititzen. Keniako adibide bati buruz aritu gara gaurkoan: Ogiek herrialdeari buruz, sendabelarren... (+)
Zuhaitzak ere sendagai
Animaliak eta landareak soinuen bidez komunikatzen dira, lehen ere aritu izan gara gai honetaz. Gustatzen zaigun gaia da eta beste ikerketa bat ekarri dugu gaurkoan,... (+)
gora