Bizitza osorako zoriontasunaren bila bazabiltza, baratze bat zaindu

Lezoko intermodalak XV. mendeko bi baserri bota eta landa lurrak artifizializatuko dituela salatu du Eguzkik

Pasaiako portua eta AHT lotuko lituzkeen Lezoko (Gipuzkoa) terminal intermodalari buruzko informazio azterketa argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Eguzki talde ekologistaren esanetan, Gaintxurizketako nekazaritza lur eremu zabal bat artifizializatuko du proiektuak, eta kultur ondare izendatutako bi baserri eraitsi, besteak beste.


2026ko urriaren 06a
Lezoko intermodala eraikiko duten eremua, Iturringo bidetik.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gaitxurizketa gainean, Ipintza eta Iturrin industriaguneen artean gelditzen den landa gune zabal batean dira egitekoak Lezoko terminal intermodala: Pasaiako portua, trenbideak eta errepideak lotuko lituzkeen azpiegitura. Espainiako Garraio Ministerioa, Gipuzkoako Aldundia, Pasaiako Portuko Agintaritza, Lezoko Udala eta Eusko Jaurlaritza daude proiektuaren atzean eta, besteak beste, hamasei erraileko zabalera izango lukeen geltokia aurreikusten du.

Proeiktuak 31 hektarea nekazaritza-lur artifizializatuko lituzke Oarsoaldean: “Horietako batzuk nekazaritza balio agrologiko handikoak dira. 51 futbol-zelaik hartzen duten azalera"

Jaurlaritzak kontsultara atera du proiektuaren informazio azterketari buruzko ingurumen ebaluazioa, Typsa eta Teirlog ingeniaritza enpresei esleitua. Eguzkik dio azterlana “osatugabea” dela, albo batera uzten dituelako intermodalak bere eremutik kanpo izango lituzkeen ingurumen kalteak, baina eremu barruan ere “ondorio larriak” ekarriko dituela salatu du.

Talde ekologistak Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzara bidalitako idatzi batean azaldu duenez, 31 hektarea nekazaritza-lur artifizializatuko lituzke, hirigintzak erabat erasandako Oarsoaldea bezalako eskualde batean: “Horietako batzuk nekazaritza balio agrologiko handikoak dira. 51 futbol-zelaik hartzen duten azalera, gutxi gorabehera. Klima-aldaketaren ondorioetan, biodibertsitatearen galeran eta interes komunitarioa duten habitatetan ere eragina izango du”, dio.

Lezoko intermodalaren eragin planoa Gaintxurizketan. Typsa eta Teirlog ingeniaritza

XV. mendeko baserri historikoak

Eguzkik ohartarazi du proiektuak “ondare arkeologikoaren aurka” egiten duela zuzenean. Lezoko bi baserri historiko suntsituko baitituzte, “biak XV. mendekoak, eta kultura-ondasun izendatuak”, azaldu du.

Itzua Goikoa eta Itzua Behekoa baserriak dira, 1997an Eusko Jaurlaritzak Balizko Arkeologia Gune gisa katalogatuak. Eraldaketa sakonak izan badituzte ere, historia luzeko eraikinak dira biak; Itzua Behekoan 1936ko Gerrako trabajadoreek edo langile-esklaboek hartu zuten ostatu, Etxetxo memoria historikoaren taldeak garaiko testigantzen bidez jaso duenez.

Itzua Goikoa baserria duela urte batzuk. Gure Gipuzkoa

Intermodalaren informazio azterketak dio beste hainbat eraikin ere kaltetuko dituela proiektuak –esaterako inguruan zegoen Santiago ermitako aurrien eremu arkeologikoa–, baina horien kasuan “beharrezko egokitzapen eta babes neurriak” hartuko direla.

Horrez gain, Eguzkiren esanetan, intermodala eraikitzeko enpresa batzuk tokiz aldatu eta etxebizitza-eraikin batzuk eraitsi eta hustuko dituzte. Talde ekologistak Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari eskatu dio esku-hartze hori atzera botatzeko. Bere ustetan intermodala ez dago “behar bezala” justifikatuta eta egungo portua eta trenbide eremuak hobeto berrantolatzeak, ingurumen inpaktu txikiagoa eragingo luke.

Datu zentroak: egia lurraldean bizi da
2026-09-22 | Urko Apaolaza Avila
Argentinan, herrialdearen egoeraz hitz egiten hasi orduko, izen bat agertu ohi da denen ahotan: Peter Thiel. Palantir AEBetako teknologia multinazionalaren milioiduna Casa Rosadara iritsi zen... (+)
Lurra jokoan, estraktibismoaren bihotzean
2026-09-20 | Urko Apaolaza Avila
Javier Mileiren motozerrak Argentinan hiru urte eskasean eragin duen triskantza sozialak fracking garabiaren mugimendu erritmikoa dakar gogora: sakoneraino sartzen du hodia, ongizate estatuaren zainak apurtu... (+)
Marieniako lurrak hilabeteren buruan husteko agindu du auzitegiak
2026-09-02 | Urko Apaolaza Avila
ELB sindikatuak eta Lurzaindiak jarritako abereak atera beharko dituzte lurretatik, baina Baionako auzitegiak hilabeteko epea eman die horretarako: "Negoziatzeko oportunitate bat bezala ikusten dugu", erantzun dute... (+)
Lau puntu kardinal, mila dir-dir zeruan
2026-08-14 | Urko Apaolaza Avila
Gauaren iluntasunean izarrak ikusteko, urteko edozein sasoi da egokia, baina seguruenik udan egoten gara lasaien zerura begira, denbora astiroago igaro eta eguraldi ona etortzen denean.... (+)
gora