Otsaileangizona makautsik ikusi baino, otsoa arditartean ikusi hobe.

Lurraren agenda

Uztailak
08
Bisita gidatua
Altza · 17:30 | Altza
LURRAREN DEFENTSA DONOSTIALDEAN

Antolatzaileak: Altza XXI, Kinka, Baserritar Bilgunea, Txerrimuño, Urumeako Mendiak Bizirik, A planeta

LURRAREN DEFENTSA DONOSTIALDEAN
Auditz Akular-era bisita gidatua

Lurraren artifizializazio adibide latza Altzan planteatzen dutena... 3000tik gora etxebizitza berri eraiki nahi dituzte Auditz-Akular landa eremuan. Donostiako udalak bultzatutako proeiktu zentzugabe eta txikitzaile bat gehiago. 😡😡😡

Uztailaren 8an, 17:30tan Tomasene kultur etxetik bisita bat antolatu degu, Altza XXI elkarteko lagunek gidatua. Eragile eta norbanagoen artean berdegune eta balio agroekologiko handiko lurrren defentsa antolatzeko beharra gero eta argiago daukagu, animatu gurekin! ✊✊✊

Kargatzen...

Ondorengo egunetan:

EGUN BATEZ ERLEZAIN, gure Bedaioko erlauntza bisitatuta: familia guztiarentzako ekintza aproposa!

2 orduko bisita gure erlategira, Balerdipeko eztia sortzen duten protagonistak eta erlezainon lana gertuagotik ezagutu ahal izateko. Amaieran gure produktuen dastaketa egingo dugu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta, Balerdipean.

Oraingoz bisitak larunbat goizetan egingo ditugu Bedaion, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Gutxienez 6ko taldeak izango dira; gehienez 16 pertsonakoak. Erosi zure sarrera lehenbailehen!

Tokia: Bedaio (egin klik kokalekua ikusteko)

Eguna: larunbat goizetan, 10:00etatik 12:00etara

Prezioa: 12€/pertsonako

EROSI SARRERAK

Uzt.
11
Iruñea · 11:00 | Txantrea gaztandegira bisita gidatua | Txantrea
gora