Asteroko buletina
Martxo lili, urre lili.

Bizi baratzearen plaza

Tradener
TRADENERen helburua Trantsizio Energetiko Demokratikoei buruzko hausnarketa egitea da hainbat ikerketa bidez, eta bertako eta munduko eragileekin batera. Egungo energiaren erabilera (sorkuntza, banaketa, …) ez da batere bidezkoa eta hainbat eta hainbat giza eskubide urraketen atzean dago mundu osoan zehar. Energia zertarako energia eta norentzako?

Garapenaren arloko pentsamendu kritikoei buruz Hegoak garatutako proiektu batean parte hartu du Tradenerrek

2021-01-25 13:52

Hegoaren Garapenaren inguruko pentsamendu kritikoak: teoria eta esperientziak proiektuan parte hartu du TRADENERrek azken hilabeteetan. Gure ekarpenak, zehazki, iraunkortasun ekologikoari buruzko monografikoan egin ditugu. Bertan, egungo krisi ekologikoa aztertu eta ekofeminismotik, trantsizio energetikotik edo elikadura burujabetzatik sortutako alternatibak aurkeztu ditugu. Izan ere, elementu horiek guztiek bidezko trantsizio sozioekologiko eta demokratikorako bidean laguntzen dute.

Monografikoa esteka honetan ikus daiteke:

Nº 3: Iraunkortasun ekologikoa/Sostenibilidad ecológica

Era berean, la conferencia realizada TRANTSIZIO BIDEAK ARAKATUZ/Explorando caminos de transición konferentzian ere parte hartu genuen, bai eta esperientzien mahaian aritu ere, Ekuadorko Acción Ecológicako Esperanza Martínezekin, Red de Transicióneko Cristian Moyanorekin eta EHNE-Bizkaiko  Alazne Intxausperekin.
Hemen dituzue konferentziaren bideoak. Oso akta grafiko interesgarria dago, baita ere!

Hasierako hitzaldiak/ponencias inaugurales

Irizpide sozial anitzeko ebaluazioa/evaluación multicriterio social

Materialen fluxuen analisia/análisis de flujo de materiales

Sistemen dinamika/dinámica de sistemas

Esperientzia mahaia/mesa de experiencias

Amaierako hitzaldia/ponencia de cierre

 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora