TRADENERen helburua Trantsizio Energetiko Demokratikoei buruzko hausnarketa egitea da hainbat ikerketa bidez, eta bertako eta munduko eragileekin batera. Egungo energiaren erabilera (sorkuntza, banaketa, …) ez da batere bidezkoa eta hainbat eta hainbat giza eskubide urraketen atzean dago mundu osoan zehar. Energia zertarako energia eta norentzako?
Energiaren Kartari buruzko Ituna hizpide El Saltoren azken alearen separatan
Separatak gai hauek jorratzen ditu, besteak beste: Energiaren Kartari buruzko Itunak Parisko 2015eko akordio klimatikoak erdiesteari jartzen dizkion oztopoak, Espainiak jaso dituen salaketak eta itunak energiarako eskubidea bermatzeko suposatzen duen mehatxua.
Separataren atalak esteka hauetan irakur daitezke: