Artekomek antolatutako Egiten ari gara / Lo estamos haciendo erakusketan, transizio ekologikoari buruzko ikuspegi ezberdinak arakatzen dira, eta horretarako egungo kontsumo gizarteak bereak dituen eredu politiko eta ekonomikoen aurrean jarrera kritikoa erakusten du. Erronka horri era ekologikoan erantzun asmoz, bertan parte hartzen duten 14 artistek hitz eman dute era arduratsu eta mugatuan gauzatuko dituztela euren lanak.
Erakusketa honen bidez nahi dena da hainbat burutazio eskaini gure eguneroko ohituretan eta portaeretan gauzatu beharreko aldaketei buruz, uste baitugu arteak sentsibilizazioa eta komunikazioa sustatzeko balio duela. Bestalde, jakin badakigunez arteak mugarik gabeko bide eta moduak jorratzen dituela esan nahi dituenak esateko, ez dugu mugatuko gure ahalegina narraziozko baliabideetara, ez eta alegorikoetara edo metaforikoetara; areago, ereduzkoa izan daiteke, besterik gabe, hau da, koherentziaz jardun.
Besteak beste, honakoen obrak egongo dira ikusgai: Ainhoa Arzallus, Mikel Arce, Iratxe DÃaz, Mikel Garate, JosemarÃa Herrera, Susana Jodra, José Ãngel Lasa, Nerea Legarreta, LucÃa Loren, Carmen MarÃn, Cristina Miranda, Josu Rekalde…
EGITEN ARI GARA / LO ESTAMOS HACIENDO ERAKUSKETA
Maiatzeren 4tik 20ra
Carlos Santamaria Zentrua
Europa Plaza
Donostia
*ARTEKOM, Artea eta komunikazioa trantsizio energetikorako. TRADENERren lankidetza duen diziplinarteko taldea da, UPV/EHUren Iraunkortasunaren Arloko Zuzendaritzak bultzatutako Campus Bizia Lab (CBL) programan sartua.