Asteroko buletina
Ongarri onena baratzezainaren itzala da

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

RENPOWER, etxebizitzetan hobekuntza energetikoak egiten laguntzeko europar proiektu berria

2024-09-12 08:00

Goienerren jakitun gara etxean kontsumitzen dugun energiaren % 60 etxebizitza berotzeko erabiltzen dela; gainera, gure lurraldeko etxe gehienak berotzeko energia fosilak erabiltzen dira (gas naturala eta gasolioa). Beraz, trantsizio energetikoa lortzeko, oso garrantzitsua da kontsumo hori murriztea. Era berean, badakigu birgaitze energetikoa prozesu konplexua dela, ezagutza handia eskatzen duena. Horretagatik, buru-belarri gaude laguntza emateko zerbitzu batean murgilduta.

Hain justu ere, iraila hasieraz geroztik, abian da RENPOWER, Europar Batasunaren laguntzarekin martxan jarritako proiektua. Europar proiektu berri honen helburu nagusia da etxebizitza eraikinen birgaitzerako bidelaguntza zerbitzu integrala eskaintzea. Horretarako, RENPOWER proiektuan, leihatila-bakar eredu bat garatu eta probatuko da.


RENPOWER proiektua sortu da energia-trantsizioan herritarren parte-hartze aktiboa sustatzeko. Helburu hori, bi modutara lortu nahi da: alde batetik, etxebizitza-eraikinetan energia-hobekuntzak sustatuz eta, ondorioz, energia-kontsumoak murriztuz; eta, bestetik, herritarrak ahaldunduz eraikinaren birgaitze prozesu osoan parte hartu dezaten, hasi hasierako ebaluaziotik eta energia-eraginkortasuneko neurriak amaitu arte.

Europa mailako lankidetza

Proiektuak 2027ko urrira arte iraungo du eta LIFE programa europarrak finantziatua da. Goiener S.Coop da koordinazio lanak egingo dituen erakundea, beste bi bidelagunekin batera: lehena Ecovision da, etxebizitza-jabeei eraikinen energia- birgaitzeetan laguntza ematen espezializatutako kooperatiba irlandarra; bestea, UIPI (Union Internationale de la Propriété Immobilière) eraikinen jabeen eskubideak defendatzen diharduen irabazi asmorik gabeko enpresa belgikarra. Hiru eragileok, indarrak batuta, Europa mailara zabalduko ditugu gure jakintzak eta esperientziak, eraikinen energia-eraginkortasuna etxebizitza guztietara heldu dadin.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora