Asteroko buletina
Urri giroa, batean denbora ederra, bertzean uria denean.

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

REAS Euskadi eta REAS Nafarroarekin elkarlanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dugu

2024-05-28 08:14

Maiatzaren 22an, ekonomia alternatibo eta solidarioaren «REAS Euskadi» sareak, eta Goiener energia berriztagarrien kontsumo eta sorkuntza kooperatibak elkarlan hitzarmena sinatu genuen REAS Euskadik Bilboko Harrobi plazan kokatua duen Ekonopolo egoitzan. Handik bi egunetara, maiatzaren 24an, ekonomia alternatibo eta solidarioaren «REAS Nafarroa» sarearekin gauza bera egin genuan Iruñeko Kale Berrian dugun bulegoan.

Goiener kooperatibak eratu genuen unetik parte hartu izan dugu bai REAS Euskadik zein REAS Nafarroak antolatutako ekonomia solidarioaren azoka, hitzaldi, mahai-inguru eta abarretan. Aldi berean hasieratik gure egin dugu REASen ekonomia ulertzeko modua, alegia, ekonomiak bizitzaren iraunkortasunaren zerbitzura dagoen bitarteko izan behar du bere alderdi guztietan, bai ekoizpenean, finantziazioan, merkataritzan, salerosketan zein kontsumoan. Interes ekonomikoei erreparatu aurretik, pertsonei entzun eta hauek erdigunean jartzen dituen gizarte baten aldeko apustua egiten du REASek. Horregatik garrantzitsua iruditzen zaigu erreferente gisa edukitzea eta beraiekin harremanak indartzea.

REAS Euskadik kontuan hartzen ditu, era berean, Goienerrek energia berriztagarrien sektorean dugun esperientzia, herritarren energia-kontrola sustatzeko ahalegina eta egungo energia-eredua aldatzeko konpromisoa. «Funtsezkoa da proiektu hau laguntzea, ekonomia soziala aukera berrietara iritsi dadin» adierazi zuen REAS Euskadiko Amaia Naveda Saenz de Ugartek. Aldi berean, REAS Nafarroako June San Millan Garciak adierazi zuenez, «Goienerrekin bat egiten eta eurekin lankidetzan aritzera gonbidatzen ditugu gure sareko entitateak ere, uste baitugu oso garrantzitsua dela horrelako ekimenak babestea».

Orain arte entitate batekin zein bestearekin egindako bidea berretsi eta etorkizunean urrats berriak emateko konpromisoa adierazi dugu denok hitzarmen batean eta bestean.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora