Asteroko buletina
Buruila larrazkeneko maiatza.

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

Handitzen doa auto elektrikoak kargatzeko Goienerren hornidura puntuen kopurua

2024-11-13 15:41

Elkarri eskua emanda doaz energia berriztagarrien kontsumoa eta mugikortasun iraunkorra, gero eta gehiago baitira ibilgailu elektrikoen aldeko apustua egiten duten herritarrak. Goienerrek ere, erregai fosilak zokoratzeko helburuz, lehentasun bihurtu du ibilgailu elektrikoak kargatzeko sarea indartzea.

Bera, Zestoa, Getaria, Ultzama… dagoeneko herri ugaritan daude martxan Goienerrek instalatu eta argindar berriztagarri eta kooperatiboz hornitzen dituen karga-puntuak.

Goiener Karga-puntuen mapa:

Instalazioa eta hornidura Hornidura

Instalazioak egin eta hornidura elektrikoa eskaintzeaz gain, orain Goiener karga-puntuen mantenu eta kargen kudeaketa zerbitzua emateaz ere arduratzen da.

Zaldibian ere karga-puntuak martxan

Berriki, Zaldibia (Gipuzkoa) izan da ibilgailu elektrikoen karga-puntuen sarera batu den azken herrietako bat. Zaldibiako Udalak Goienerren laguntza izan du Artxanberri kalean bi hornidura-puntu jartzeko eta, Ioritz Berra alkatearen hitzetan, «administrazio publikoak eredu izan behar du mugikortasun irakunkorra bultzatzeko, eta herritarrei karga-puntu osoena eskaini». 


Aurrerantzean ere, Goienerrek erregai fosilen erabilera murriztu eta mugikortasun iraunkorraren alde segiko du lanean, eredu kolektiboa eta berriztagarria oinarri, gure balore eta konpromezuei erantzunez.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora