Asteroko buletina
Zure hiri-baratzea sortzea, lorategietan barazkiak jartzea bezain erraza da

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak eta Goienerrek elkarlanerako hitzarmena berritu dute

2024-07-04 10:28

Eraldaketaren bidean ezinbestekoa da bidelagun onak izatea. Agerian geratu zen hori Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak eta Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak atzo Donostian sinatu zuten lankidetza-hitzarmenean. Ikastolen Elkarteko Nekane Artolak eta Goienerreko Maria Arretxek sinatu zuten elkarlanean aritzeko agiria, bi erakundeentzako onuragarriak izango diren ekintzak abiarazi-asmo dituena.

Hitzarmenaren xehetasunak

2019an sinatu zuten bi erakundeok lehen akordioa, hezkuntza zentro eta komunitateetako behar energetikoak kudeatzea helburu zuena. Hitzarmen berri honetan, energia-eraginkortasunean, ingurumenaren babesean eta proiektu berriztagarrietan sakontzeko konpromisoa berretsi dute.


Modu honetara, Goienerrek aholkularitza-zerbitzu berezia eskainiko dio Ikastolen Elkarteari: ikastoletako hornidura elektrikoen kontratuak dituzten beharretara egokitzeko, %100 berriztagarria den hornidura energetikoa bermatzeko eta ikastoletako eraikinetan autokontsumo instalakuntzak ezartzeko dagoen potentzial eta bideragarritasun azterketak egiteko.

Akordioaren arabera, Goienerrek gidaritza hartuko du hezkuntza-zentroetan energia kontsumoa murrizteko hitzaldi eta tailerrak antolatzeko; era berean, berriztagarrien kooperatibari aukera emango zaio Ikastolen Elkarteak antolatutako ekitaldi, espazio edo jaialdietan parte hartzeko. 

Hitzarmen berritu honi esker, orain arte elkarrekin egindako bidean urrats berriak emango dituzte bi entitateek, etorkizuneko lankidetza bi aldeentzako onuragarri izango delakoan.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora