Asteroko buletina
Urriaren azkenean, gaztaina etxean.

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

Euskadi Saria jaso du Goiener kooperatibak energiaren kontsumo arduratsua sustatzeagatik

2024-12-12 18:40

Kooperatibako ordezkariek Kontsumobide Kontsumoaren Euskal Institutuko zuzendariaren eskutik jaso zuten saria

Iragan abenduaren 11n Bizkaia Aretoan ospatu zen galan, Euskadi Saria jaso zuen Goiener kooperatibak, kontsumoaren kategorian, energiaren kontsumo arduratsuaren alde egiten duen lanarengatik.

Hala, aitortza egin zaio 2012an energia erabat berriztagarria merkaturatzeko asmorarekin sortu zuten kooperatiba herritarrari, eta saritu zaio energiaren alorrean egin duen sentsibilizazio- eta prestakuntza-lan guztia.

Erika Martinez, Goienerreko lehendakariak, eta Mikel Libano, kontseilu errektoreko kideak jaso zuten saria Tontxu Rodriguez Kontsumobideko zuzendariaren eskutik.

“Gure helburua, energia berriztagarrietan oinarritutako trantsizio energetiko demokratiko eta parte-hartzaile baten alde lan egitea da, energiaren erabilera arduratsua sustatuz. Hori lortzeko ezinbestekoa da gizartea informatzea” aitortu zuen Erika Martinezek.

Libanok, aldiz, kooperatibako bazkideei eskainitako aholkularitza-zerbitzua, tailerrak eta prestakuntza azpimarratu zituen kontzientziazio-lanaren funtsezko zutabe gisa. “Energia-kultura berritu baterantz egin nahi dugu, lema hau ipar hartuta: energiarik onena kontsumitzen ez den hura da, eta kontsumitu behar baduzu, izan dadila energia berriztagarria eta eko-sozialki justua den eredu batetik datorrena”.

Biek ala biek ere, Goiener kooperatibako bazkide guztiei eskaini zien saria.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora