Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba
BixtuBera Kooperatiba ofizialki sortu dute Beran
2023-09-29 07:56
Udaberrian hasi zuten Beran Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko prozesua, eta udazkenean bukatu dute BixtuBera izeneko kooperatiba sortuz. Atzo egin zuten batzar eratzailea Beralandetan. Kooperatibak izanen dituen lantaldeen bilera egin zuten lehenik, eta ondotik kooperatibaren zuzendaritza organoen ardura banaketa egin zuten. Ainhoa Lanz izanen da lehendakaria. Jatorrizko artikulua: Ttipi-ttapa