Astelehenero 8:00etan zure epostan
Giro ezin hobean ospatu zen iragan larunbatean ―apirilak 5― egin genuen Nafarkoop kooperatibako bazkideen 2025eko Ohiko Batzar Orokorra, Mañeruko Zinema Zaharrean (Nafarroa Garaia). Ilusioa eta eguraldi ona lagun, Nafarkoopeko bazkideek erantzun bikaina eman zioten urteroko hitzorduari. Hemen duzu egunaren laburpen bideoa:
Alazne Arrutik eta Oihane Iragik bizi eta zorrotz gidatu zuten aurtengo Nafarkoopeko Batzarra. Labur esanda, pasa den urteko ekitaldiaren balantzea egin genuen eta baita aurtengo urterako asmo zein aurrekontuak aurkeztu ere. Amaieran, bazkideek gehiengo osoz onartu zituzten Kontseilu Errektoreak Batzarrari egindako proposamen guztiak. Kontsultatu itzazu esteka honetan larunbateko emaitzak.
Aurrerapauso handiak sorkuntzan
Miren Olaetxea Nafarkoopeko Lehendakaria arduratu zen zen bertaratuak agurtzeaz. Olaetxeak, hitz dotorez, Nafarkoop zertarako sortu zen gogoratu, bazkideen engaiamendua eskertu eta pauso sendoak ematen ari garela gogorarazi zuen bere hitzartzean.
Jarraian, puntuz puntu, Nafarkoopeko kideek zehaztasun osoz eman zituzten iazko eta aurtengo ekitaldien inguruko xehetasunak: ekintzen memoriak, ekitaldi ekonomikoko kontuak eta emaitza banatzeko proposamenak, kudeaketa planak, aurrekontuak eta proiektu berriak garatzeko inbertsio-planak, besteak beste.
Tartean, Nafarkoopeko Sorkuntza batzordean egin diren aurrerapausoak azpimarratu zituzten; bat aipatzearren, ilusio berezia sortzen duen Auzoargi modelo berria.
Bozkatzeko puntuak
Azalpen zati bakoitzaren ondoren, bazkideen galderak erantzuteko tarte bana ireki genuen. Zalantzak luze eta zabal argitu ondoren, Nafarkoopen Batzarreko puntu nagusien bozketari ekin genion; hala nahi zuenak telematikoki (Demokratian bozka-sistema erabilita), paperean besteek.
Nafarkoop 2025: «Proiektuak berriak sendotzeko urtea»
Balorazio modura, eskerrak eman nahi dizkiegu gure bazkideei, bai larunbateko Batzarrari emandako erantzunagatik eta baita erakutsi zuten parte-hartzeagatik ere. Goiener Taldearentzat orokorrean, eta Nafarkoopentzat bereziki, emaitza hauek hauspoa eta iparra dira, 2025a sorkuntzaren eta zerbitzu berrien urtea izan dadin.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545