Asteroko buletina
Lorarik ederrena, maiatzeko antxobia

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

Bazkide Eguna 2024

2024-03-21 09:45

Jendetsua eta hunkigarria izan da berriki Iruñerrian ospatu dugun Bazkide Eguna. Aurtengoa inoiz baino bereziagoa izan da, bazkideon topaketa egiteaz gain, 23. Korrikan parte hartu eta lekukoa eraman baitugu. Bideo-kronika honetan duzu laburbiludta 2024ko Bazkide Eguna:


Pare bat urtez elkartu ezinik egon ostean, aurten gogo berezia sumatzen da Goienerreko bazkide guztion urteroko topaketa egiteko; aurtengoa ere, egun eder bat elkarrekin pasa eta elkar ezagutzeko baliatu dugu, baina baita energia berriztagarriekin zerikusia gertuko proiektu bat ezagutzeko ere. Hala, txundituta utzi gaitu Atarrabiako Pilategira egin dugun bisitak, ezin-ederragoa baita eraikin hau eta bere historia. 

Bisitaren ostean, beroketa-ariketak egin eta Korrikarako prestatu gara, Uharte inguruan lekua hartuta. Aurten ere Korrika ekimenaren babesle da GoiEner eta gogo bereziz geunden euskararen aldeko ekimenean parte hartzeko (kooperatibak Hego Euskal Herriko lurralde bakoitzean kilometro bana hartu du). 


Hunkigarria eta ahaztezina izan da Goienerreko kideek lekukoa hartu duten unea. Kooperatiban hitzetatik ekintzetara daramagu euskararen aldeko konpromisoa eta energiaren alorra euskaratzen jarraitzeko indarrez bete gaitu bizitakoak.

Bazkari eder batekin berreskuratu ditugu galdutako indarrak eta ederra izan da mahaiaren bueltan bazkideon arteko harremanak estutzen ikustea. Biziki eskertu nahi dizuegu parte hartu zenuten bazkide guztioi eta datorren urtean ere ikusiko dugu elkar. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora