Astelehenero 8:00etan zure epostan
Dakizunez apirilaren 28an itzalaldi erabatekoa izan zen Iberiar penintsulan eta Hego Euskal Herria argindarrik gabe geratu zen. 12:33an, Iberiar penintsulako sistema elektrikoa kolapsatu egin zen, bost segundotan ekoizpeneko 15 GW galdu ondoren, hau da, momentu horretako eskariaren % 60. Hamabost gigawatt horietatik, 10 GW energia fotovoltaikoari zegozkion, 3,3 GW sorkuntza nuklearrari eta zati txiki bat ziklo konbinatuei. Momentuz, sorkuntza galera honen arrazoi zehatzak zeintzuk izan diren ikertzen jarraitzen dute.
Ekoizpenaren galera bat-batekoa izan zen, eta horrek, sistemaren egonkortasunaren adierazle den maiztasuna jaistea eragin zuen. Ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko desoreka honek maiztasuna balio seguruetatik behera egotea eragin zuen eta horrek, itzalaldia sortu zuen.
Hornidura pixkanaka berreskuratzea lortu zen zentral hidraulikoei, nazioarteko interkonexioen laguntzari eta ziklo konbinatuen txertaketa mailakatuari esker.
Kaosaren erdian, gure esku zegoen guztia egin genuen, komunikazio kanalak zabalik mantendu ziren bitartean bazkideak lasaitu, zalantzak argitu eta beharrei erantzunez. Orain, gertatutakoak izan dezakeen eraginaren inguruan informazioa biltzen ari gara eta zergatia ezagutzen ez den bitartean, ezin dizuegu konpentsazio-neurrien aukerei buruzko informazio gehiago eman.
Bitartean, lasaitasuna mantendu eta komunikazio kanal fidagarriei kasu egitea aholkatzen dizuegu. Berririk izan orduko, jakinaren gainean jarriko zaituztegu.
Beti bezala zuen zerbitzura gaude.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545