Irailaren 23an, mila herritar Zubietatik gora joan ginen, Gipuzkoa Zutikek antolatutako manifestazioan, erraustegiaren lanak egiten ari diren triskantza ikusi eta azpiegitura honen aurkako jarrera adieraztera. Ertzaintzak nahi ez bazuen ere, erraustegiaren albora heldu ginen eta argazki eta bideoak geratu dira horren lekuko.
Ertzaintzak larunbatean erakutsitako bortizkeria gogor salatzen dugu eta ekintza horien gaineko azalpenak ez ezik, erantzukizunak ere exijitzen ditugu. Hala nola martxarekin bat eginiko alderdi politiko eragile sozial eta sindikalei eskatzen diegu gutun hau zabaltzeko eta beraien arloetan salatzeko.
Manifestazioan gertatutakoa oso larria izan zen eta ulertezina iruditzen zaigu politikari eta komunikabide gehienek, aipatu ere egin gabe, isiltasun eta konplizitatearekin, Ertzaintzari halakoak egiten jarraitzeko eskaintzen dizkioten zigorgabetasun eta babesean sakontzea. Hainbat lagun zauritu zituen Ertzaintzak, eta batzuk ospitalera joan behar izan zuten jasotako kolpeen ondorioz.
Ertzaintzak herritarrekiko erakutsitako jarrera iraingarria erabat salagarria da eta lekuz kanpo zegoen. Oso garbi dakigu nor diren erantzuleak: Eneko Goia, Markel Olano eta Iñigo Urkullu.
Eneko Goia Donostiako alkatea da, Donostiako Udaletik Zubietan erraustegia egiteko egin beharreko guztia egiten ari da. Markel Olano erantzule garbia da, inork ere defendatzen ez duen proiektu hau kosta hala kosta inposatzeko egiten ari den lanagatik, gipuzkoarronak diren mendietan hau onartzeagatik, eta herritarrok jipoitzean hitz erdi bat ere esateko gai ez izateagatik. Azkenik Iñigo Urkullu ere erantzule garbia da, Jaurlaritzako segurtasun saila lehendakaritzapean baitago eta ulertzen dugu igandeko dispositibo desproportzionatua bere onarpenarekin egin zela.
Azkenik protesta soziala isilarazi nahi duten politikari ustelei esan nahi diegu ez garela etxera joango eta kiratsa darien makro-proiektuak borrokatzen jarraituko dugula. Berdez margotuta ere erraustegi batek ingurunea kutsatzeko eta gure gorputzak pozointzeko bakarrik balio duelako. Arazo handi bat daukazue, zuen harropuzkeria eta isiltasunarekin, ustez gobernatzen dituzuen herritarrekin.
Obretara martxak antolatzen jarraituko dugu herritarrok eskubidea baitugu egiten ari direna ikusi eta beren aurkakotasuna adierazteko. Informazioaren, mobilizazio masiboen eta desobedientziaren bidez, erraustegiaren lanak geldiarazteko lanean jarraituko dugu. Eskerrik asko bihotzez eta betirako maitasuna, igandean hain tinko eta bizipozez gainezka, mendian gora protesta egitera joan ginen adin guztietako lagunei zuzenduta. Lanean jarraituko dugu pozetik eta indarretik.
Euskal Erregimen Ustela kanpora.
BIDEOA: Ertzaintzak ez zuen nahi #ZubietaMartxa erraustegira heltzerik. BAINA... heldu ginen.
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2018(e)ko irailaren 27(a)
SALATU nahi dugu herritarren aurkako biolentziaren arduradunak @markelolano @EnekoGoia eta @iurkullu direla. Utikan!
JARRAITUKO dugu gure bizitzen aurkako proiektuen aurka protestatzen pic.twitter.com/XawgWEzKDT
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545