Euskalnatura taldea 2007tik dabil naturaren inguruko zientzia albisteen eta euskarazko edukien dibulgazioan. Horrez gain, Udako Euskal Unibertsitatearen natur zientzien saila zuzentzen du. Jardun horren baitan, hurrengo ekintza nagusia Natur Zientzien IV. Topaketa (Iruñea, azaroak 7-8) antolatzea da.
Loratu dadin
2021-02-25 09:29
Kimuz josi dira zuhaitzak. Ez dira igaro hilabeteak alferrik. Udazken apoteosikoak utzitako hondarrak usteldu dira azkenean, eta ongarritu dituzte inguruak. Haietan jaio da biziberrituta Natur Zientzien IV. Topaketa.
Azaroak goibeletik jo zuen, eta kale egin genuen naturzaleak biltzeko egitasmoan. Bigarren saiakerarako, berriz, oinarri sendoagoekin itzuli gara, eta apirilaren 17an eta 18an Iruñera joateko inoiz baino arrazoi gehiago dugu.
Tokiko arazoekin itsumustuka genbiltzan ustearekin ekin genion topaketaren antolaketari. Tokikoak orokor bihurtu, eta urrutiko habitat galeren eraginak gurean sentitu ditugu azken hilabeteetan. Hala ere, gure-gureak izaki, honakoak landuko ditugu topaketan: basogintza, dibertsitate genetikoaren galera, ingurumen hezkuntza, elikadura burujabetza, komunikabideak eta zientzia…
Ingurumen auziak jorratzeko premia sekula baino bistakoagoa denez, aldaketa globala EHan errotu dugu. Beraz, bizkor ibili. Ostiralean irekiko da berriro ere izen ematea, otsailaren 26an, eta apirilaren 11 bitarte izanen da irekita. Poster deialdira aurkezteko, aldiz, zorteko zaude ikerlari, natur elkarte edo naturzale, bigarren aukera duzue martxoaren 31 arte.