Asteroko buletina
Apaltasunik gabe ez dago baratzezaintzarik

Bizi baratzearen plaza

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea

TRANTSIZIOAK GURE ESKU !

2022-10-24 14:45

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen emaitza kanpaina : orai da mementoa !

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak funtsezko trantsizioak aipatu nahi izan ditu hilabete honetan abiatu duen emaitza kanpaina kari.

Klima, energia, ingurumena, elikadura eta gizarte erronkeri begira, laborantza herrikoiak erantzunak badituela segur gira.

Laborariek urte zaila bizi duten bitartean (lehengaien kostuaren emendatzea, udako ezohiko idortea), laborantza herrikoiak baizik ez ditu klima, energia, ingurumen, elikagai eta gizarte trantsizioen beharreri erantzunen.

Eskaintzen duen ikuspegi globalari esker, laborantza herrikoiak gizartearen beharreri eta naturaren eta harekin egunero lan egiten duten laborarien errespetu-eskakizuneri erantzuten dieten aterabideak proposatzen ditu.

Laborantza herrikoia ereduak laborarieri beren praktikak egokitzeko eta norabidez aldatzeko parada emaiten die, honetarako :

  • jendea elikatzeko, kalitatezko janari sanoa ekoiztuz
  • ekoizpen-sistemak dibertsifi katzeko eta/edo norabidez aldatzeko lurraldeko elikadura beharreri erantzuteko : klimari egokiak diren ekoizpenak, herritarren beharreri erantzuten dutenak (lekadun, barazki eta fruitu gehiago)
  • bizia errespetatzen duten praktika agroekologiko berritzaileak asmatzeko
  • hobeki bizitzeko parada emango dieten ekoizpen-sistemak pentsatzeko
  • autonomia azkartzeko etxaldean (diruaren aldetik eta teknikoki)
  • harremanak garatzeko kontsumitzaileekin
  • harremanak azkartzeko laborarien artean

Laborantza-eredu baten alde lan egiteko, erabaki politikoak ere hartu behar dira. Laborantza herrikoia erabakiak hartzen laguntzeko tresna da hainbat eragileentzat, lurralde-elkargoentzat adibidez.

~ ~

Trantsizio horiek eraikitzen laguntzeko molde bat da Euskal Herriko Laborantza Ganbararen lana emaitza baten bidez sostengatzea. Lagundu nahi gaituzu ?
Emaitza bat egin diezaguzu HEMEN (ordainketa segurua) >>

~ ~

Jakin ezazu ekarpen ttiki bakoitzak gure helburuak lortzen lagunduko gaituela.

Izan partikular ala enpresa, EHLG laguntzea, Euskal Herriko laborantza herrikoia sostengatzea da, trantsizioan parte hartzea da !

 

Euskal Herriko Laborantza Ganbara : 21 langile laborantza herrikoiaren zerbitzuko

 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora