Asteroko buletina
Baratzezaintza da ikasi, ikasi eta ikasi. Hori da ondo pasatzea. Beti ari zara ikasten.

Bizi baratzearen plaza

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea

TRANTSITIZOAK ELGARREKIN ERAIKI DITZAGUN

2024-10-21 15:22

 

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) Iparraldeko laborarien jarraikitzen segitzen du, 19 urtez geroztik eta bere emaileen emaitzari esker. ​ Aurten, gehiengoaren beharra dugu berriz, trantsizioak bultzatzeko laborantza herrikoi, iraunkor eta solidario baten alde.

 

2024ko emaitza deialdi kanpaina azaroaren 22a arte iraganen da eta duela 10 urte abiatu agro oihangintza proiektuen laguntzea argitan emanen du.

🌳 Arbol edo hesi naturala landatuz, praktika agroekologiko honek paisaiak moldatzen ditu, etxaldeen autonomia indartzen, naturarekin lan egitea sustatzen eta biodibertsitatea begiratzen. Klima, energia, ingurumena, elikadura eta gizarte erronkeri begira, sistema honek aterabide interesgarriak ekartzen ditu. 

🌿 Agro oihangintza sistemen garapenaz gain, EHLG-k etxaldeen segida uztea eta etxaldeko lan antolaketa bezalako gai garrantzitsuak jarraikitzen segituko du, etxaldeen transmisibilitatea segurtatzeko eta, oro har, laborantza herrikoi eta solidario baten aldeko ekintzak antolatzeko. Lan hori hautetsi eta gizarte zibilarekin elkarlanean eginen da.

 

Zuk ere EHLGren ekintzak sostenga itzazu, emaitza bat eginez. 

 


TRANTSITIZOAK elgarrekin eraiki ditzagun !

Ekarpen bakoitzak konda du.

Sostengatzen ahal gaituzu emaitza bat linean eginez (ordainketa segurua) >>


 

Gure eskariari eskainiko diozun arreta onaz eskertzen zaitugulakoan, onar itzazu gure agurrik beroenak.

Ikus arte !

 

Beñat Molimos EHLGren lehendakaria entzun >>

 

BAZENEKIEN ? Iparraldean, hesia erraiten dugu pentze edo alorrak zatitzen dituzten hesi "naturaleri" (zuhaixka, zuhaitz eta landare desberdinez osatutakoak). Burdinezkoak aldiz zerrailuak deitzen ditugu (alanbre zerrailuak). 😀

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora